Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Idoia Zengotitabengoa Laka: 'Lorik egin gabeko gauez'

2016/09/02
Irakurleak jakin beharko luke irakurtzen duen horren egileaz. Irakurtzen duen ezagutza hori kokatzeko ahalmena izan dezan. Ezagutza partziala, kolektiboa eta testuingurura atxikia baita Harawayren teorien arabera. Jakin beharko genuke albokoaz ere zertxobait gehiago, ilaran aurrean aspertuta den horretaz, hondartzan umeak gobernatu nahian dabilen horretaz edo kaletik egunero gurutzatzen dugun horretaz. Eta guzti honek beste gorputz batzuen sufrimendura zein poztasunera hurbiltzea ahalbidetuko lekiguke. Ala ez. Urrun sentitzen baititut zenbait posizionamendu politiko –zentzu zabalean ulertu, mundu ikuskera bezala-. Enpatia eta hurbiltasuna sentituko ditut subalternitatearen parte diren bizitzekin, eta ez horrenbeste, normaltzat dugun hegemonia basatiarekin. Baina aurreragorako utziko dugu. Eta izan beharko genuke beraz jakin miña mundu ikuskerez, eta horretan saiatzen gara, geure errealitate ikuskera aldakorra bera ere ulertzeko zailtasunak ditugularik. Eta hemen nauzue, sekula neure burua imajinatuko ez eta ordenagailu aurrean, ganorazko zerbait idatzi nahian, barruak eutsi ezinik. Baina egongo da ustutzeko beta; eta beldurra. Ariketa honetan, utziko didazue, irakurtzen zauden horren aurrean, baina batez ere zure aurrean laguna, neure ahultasun eta barne kontraesan hau kaleratzen: barkatu nahi beste idatzi ez izana. Aitzakiarik gabe. Badirudi udako egunen amaierarekin batera heldu zarela guregana, zeurera. Izan garenaren, izan gaitezkeenaren edo izango garenaren gaineko zigor politikoei jarraiki loturik izan zaituzten instituzio panoptiko horretatik irtena zara hau publikatzerako. Injustizia instituzionala bizi izan duzu bere indarkeria politikoaren formarik eta bortitzenean. Gure herriko errealitate gordin honekin amaitzea ez da karitate kontua,  betebehar orokor eta justizia kontua baizik –gusta ala ez–. Eta bazatoz, guk hainbeste gorroto ditugun egunerokotasun horiek zuk zeure egiteko gogoz seguru. Bizitzeko gogoz. Ikasi beharko genuke bada gaur duzun mundu ikuskera horretatik denok pixkat. Izan ere, askotan, deskonektatzea (geure izate horretatik ihes egiteko aukera) zorrotz exijitu izan ohi badiogu ere geure buruari, egunerokotasunaren parte izan daitezkeen momentu eta txokoak berdefini eta baloratzea ezinbestekoa beharko luke izan. Hedonismo zinikotik harago, eraiki ditzagun inguru eta momentu ederrak hartatuaz bizitza are biziagoak; bizitzaren irrika. Irakurleak jakin beharko luke irakurtzen duen horren egileaz. Irakurtzen ari den  hori modu sakon batean ulertzeko ahalmena izan dezan.  Eta jakin beharko genuke gehiago besteez, errealitatea bera era sakonago batean ulertzeko ahalmena izan genezan. Honek beharko luke zure, nire, gure izate eraikiaren parte bat. Ongi etorri Eneko!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Aburtoren legatuari ez ezik, EH Bilduk agintean egiten duenari erreparatu dio EAJk Bilboko osoko bilkuran

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko gasolindegien mahaian euskaraz negoziatzeari uko egitea egotzi die ELAk patronalari eta CCOOri

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtzin hildakoaren kontra taser pistola erabili zuten zoruan immobilizatuta zegoela

Kultura, Bizkaia

Zabalik da Durangoko Azokarako proposamenak bidaltzeko epea

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat ito da Mundakako Laidatxu hondartzan

Ekonomia, Bizkaia

Ondarroako alturako arrantzak lau aste daramatza geldirik, gasolioaren prezioa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, motozerra batekin pertsona batzuei jazartzeagatik

Kultura, Bizkaia

Sarrera bateratua eskainiko dute Bilboko Guggenheimek eta Arte Ederren Museoak, lankidetza zabalago bati begirako lehen urrats gisa

Euskal Herria, Bizkaia

EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategaia izateko

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiak oso-osorik eutsi dio bere zerga erreformari, neurririk polemikoenak barne

Bilbok ondare babesa emango dio Zabalguneari proiektuaren 150. urteurrenean

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.