Ikasgeli Burrukatu!
Ondarroako liburutegia erabiltzen duten gazte batzuk gara eta ikasgela bat lortzeko borrokan gabiltza.
Izan ere, Ondarruko liburutegiak herritarron behar izanak ez ditu asetzen. Horren adierazle dira wifi-ra sarbide eza, ordutegi eta egutegi mugatua edota zarata. Internetari dagokionez, ez dago wifira sarbiderik, eta horren ordez, kable bidezko internet konexioa dago. Gaur egungo ordenagailuak ez daudenez kable hauetara egokituta, bakoitzak bere adaptagailua erostera behartuta gaude. Gainera, liburutegian ez dago kobertura egonkorrik, mugikor-datu bidezko konexioaren erabilera ezinezkoa bihurtuz.
Ordutegi eta egutegiari dagokionez, liburutegiko ordutegiak ez ditu asetzen ikasleok ditugun behar izanak. Bestalde, egutegia aldakorra da eta erabiltzaileei ez zaie behar bezala helarazten.
Zaratari dagokionez, instalazioak ez daude prestatuta hainbat jarduera aldi berean Aurrera eramateko. Barruan espazioak ez daude elkarrengandik behar bezala banatuta eta ezta ere insonorizatuta. Gainera, liburutegia ez dago kanpuko zaratengandik salbu. Guzti honek, ikasleon jarduna baldintzatzen du.
Egoera honen aurrean, irtenbidea ikasgela bat dela ikusten dugu. Aipatzekoa da, eskualdeko beste zenbait herritan jadanik badaudela antzeko espazioak. Hori horrela, jada urtebete igaro da udaletxera jo genuenetik. Arazoaren berri eman eta konponbide bat mahaigaineratu genuen. Honen aurrean, udaletxeak ez du ikasgelaren proposamena aurrera eramateko inolako prestutasunik erakutsi. Hori gutxi balitz, oztopo burokratikoak jarri dituzte arazoari irtenbiderik ez emateko: denbora luzez egon dira erantzun gabe, interes gutxi erakutsi dute, udalera jo genuenetik ez da inolako aurrerapenik egon etab.
Arazoa hau izanik, ikasgela baten proposamena jasotzeko prestutasuna adierazten dugu, eta hau horrela ez den bitartean, herritarrok independenteki antolatzen jarraituko dugu.