2024/11/20

59DA egitarau aurkezpena

933 kultur berritasun izango ditu Durangoko Azokak

Gaur [azaroak 20] egin dute egitarauaren aurkezpena: 274 erakusmahai eta 153 partaide egongo dira. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute Landako Gunean.

Santi Brouarden erailketaren 40. urteurrena. Lore eskaintza

Santi Brouarden erailketaren 40. urteurrena, herritarren memorian

40 urte bete dira gaur [azaroak 20] GALek Santi Brouard Perez ezker abertzaleko militantea bere pediatrako kontsultan hil zuenetik. Lore eskaintza egin dute herritarrek eguerdian; domekan [azaroak 17] ekitaldia egin zuten 'Borrokia derriorra da' lemapean.

Haur eta nerabeen kontrako sexu abusuen prebentziorako nazioarteko egunean, elkarretaratzea egin dute Ondarroan

Elkarretaratzea egin zuten atzo [azaroak 19] Ondarroako Alamedan, "haur eta nerabeen kontrako sexu abusurik ez!" lemapean.

Euskararen Eguneko Ondarroako danborrada. Argazkia: Ondarroako Udala.

Abenduaren 3ko danborradan izena emateko aukera

Azaroaren 25a da Euskararen Eguneko danborradarako izena emateko azken eguna. Euskararen Egunean Zaldupetik hasiko dute.

Mutrikuko Gaztetxea

Balira irakurle taldea sortu dute Mutrikun

Irakurzaletasuna sustatzea da sortu berri duten Balira irakurle taldearen helburua. Azaroaren 29an izango dute lehenengo hitzordua, 19:00etan, Mutrikuko Gaztetxean.

ROALeko langileen elkarretaratzea Alamedan

ROALeko langileek greba mugagabea hasi dute

Hurrengo elkarretaratzea eguenean [azaroak 21]egingo dute, Markina-Xemeinengo Zelaian, 11:30ean.

Muxu eta agur gunea

Umeak utzi eta jasotzeko hiru gune prestatu ditu Markina-Xemeingo Udalak

Berakruz Ikastola, Bekobenta Eskola eta Musika Eskola inguruan ipini dituzte guneak, Muxu eta agur izenagaz. Minutu bateko geldialdiak egiteko guneak izango dira.

Homeless Film Festivalean saria lortu dute Ondarroa BHIko ikasleek

'Jakaren dantza' izeneko laburmetrailagaz lortu zuten saria Ondarroa BHIko Gizarteratze zikloko lehenengo mailako ikasleek.

Udazkenaren xarma gordetzen duen jaia

Santa Katalina jaietako ospakizunak ate joka daude Gizaburuagan. Ume nahiz nagusien herri bazkariak edota barraskilo lasterketa egingo dituzte, besteak beste.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatibaren obrekin hasiko dira.

Ekiolako hitzaldiak egongo dira azaroan eta abenduan

Ondarroan eta Lekeition eskainiko dituzte hitzaldiak; lehenengoa Ondarroan izango da, azaroaren 26an. Informazio bulegoak ere egongo dira bi herrietan, eta baita Markina-Xemeinen ere.

Santo Tomas azoka Mutrikun.
Jon Arretxe idazleak Markina BHI bisitatu du

Jon Arretxe idazleak Markina BHI bisitatu du

DBHko lehenengo mailako ikasleek solasaldia izan dute idazleagaz.

Berriatua elikagai, artisau eta animalien plaza izango da

Zapatuan [azaroak 23] 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik azoka. Gero, Berritxu zesta-puntako Sariko finalak jokatuko dituzte.

Gehiago