Ikasle Abertzaleak: "Parte hartu ikasle grebaren mobilizazioetan!"
Ikasle Abertzaleakeko kideok biharko [martxoak 29] ikasle greba deitu dugu Enpresari handien menpeko hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu lelopean. Aurreko ikasturtetik gabiltza hezkuntzan aplikatzen ari diren erreforma berriak (LOMLOE eta EAEko hezkuntza legea bigarren hezkuntzan, LOSU unibertsitatean eta Lanbide Heziketa Plana) jopuntuan jartzen. Izan ere, erreforma horiek bizi dugun krisi testuinguruan hezkuntza egun dauden behar berrietara egokitzeko eta bizi dugun miseria egoera honetarako prestatzeko erabiltzen dira. Hezkuntza Sistemak, instituzio neutrala izatetik urrun enpresari handien interesei erantzuten die. Hortaz, probetxuzkoa izaten jarraitzen duela bermatu nahi dute elite ekonomikoek, haiei interesatzen zaizkien funtzioak betetzeko eraginkorra izatea alegia.
Hau guztia aintzat hartuta, Bilbon 12:00etan Eliptika Plazatik irtengo den mobilizazioetara batzeko deia luzatzen dut. Horretarako, gure eskualdean autobusetako kedadak antolatu ditugu: Mutrikun 10:05, Ondarrun 10:15etan eta Lekeition 10:15etan.
–Eider Belaustegi. Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleen izenean.