Itsasoa gara
Egun eder bat eiten ebala-eta motorra hartu eta hondartzetatik buelta bat emotie erabaki neban. Lagako behatokire heldu eta ahal neban eran motorra sartu ostien, hango petriletako baten jesarri eta hondartzara begire ipiñi nintzen. Itsasoari begire. Ogoñora begire. Izaro eta plataformara begire. Uretan egoan jentieri begire. Olatueri begire…
Hor hasi zan nire buruko makinaria martxan. Eta Ken 7n Itsasoa gara abestixegaz akordeu nintzen. Ez ete gara geu be itsasoan modukoak baña? Ein gogoeta bat. Nik behintzet hainbeste parekotasun topetan dodaz bixon artien.
Hasteko, danok hazi gura dogu gure naturak holan diñoskulako. Danok heldu gura dogu ahal danik eta urrunen. Eta horretan ahalegintzen gara egunez egun, itsasoan moduen, gure mugak apurtu eta apur bat hazten. Batzuk egunez eguneko lana zarata askorik barik eiten dabela eta beste batzuk pauso handixek emon gurien, gogor burrukatuz. Itsasoagaz parekatuz, itsaso bariek eta itsaso oldarkorrak edo holatudunek.
Ala itsaso bare batek ez deu bere lur-eremuen kontra eiten egunero, uneoro, horreri desgastie sortu eta hazi guran? Ez al dagoz heuren bizixe dan modukoa onartzen eta komodotzen diren pertsonak, baña egunez egun eurrera doazenak? Eta modu bardiñien… Itsaso oldarkorra izengo zan mendi-horman edo hondartzatan indarrez apurtzen dana. Bere espazioa hazi daitela oihuka eskatuz! Lanean eta egunez egunekoan, gehiago izan eta euki guran edonon ganetik pasetako prest dagoena!
Beste parekotasun bat da, itsasoan bañue hartzen dabilen jente guztixe. Sartu-urten eiten dabena. Gure bizixetan sartu eta urten eiten direlez. Batzuk, gure zati bat hartzen dabe heuren bizixen parte izen daiten. Zelan umiek edo gurasoak, umien hondarrezko gaztelu edo eskulturak eiteko, ur apur bat hartzen daben. Edo jolasteko uregaz alkar bustiz…
Beste batzuten, geu gara heurek irusten doguzena, zelan itsasoak pertsonak. Betirako beragan euki gurako baleukez legez.
Eta zer diñostazue egunero arrantzara edo nabigatu gurien urtetan diren itsasontzixetaz? Ez ete dire horrek gure bizixen egunero dekogun jentie. Batzuk gugandik elikatzen dire, arrantzontzixen moduen.Gure laguntasune biher dabe heuren bizixe eiteko eta guk lagundu eiten deutsague eta guk beharrezko doguz heurek, orekatzen laguntzen gaitue eta. Aldi berien, gure bizixen ezer eskatu barik dagozan pertsonak dagoz, nabigatzera urtetan direnan moduen. Hor dauz. Alkartzen garenien alkarren konpañixegaz gozatzen dogu.
Baña zer pasetan da egun txar bat dekogunien? Ez ete gagoz sarri baño hasarriau? Ez al gagoz sarri baño goraberatsuau, eta egoera horretan,ez al dogu bai gugandik elikatzen direnekaz edo gure bizixen ezer eskatu barik dagozanekaz ordaintzen? Batzutan hasarraldi baten geratzen da eta porture joan eta itsasoa lasaitu artien apur bat urrundute konpontzen da. Beste batzutan, horren da gogorra gure jarrerie zein itsasontzi edo arrantzontzixek irunzten doguz, gure bizixetatik betirako atarata. Kasu batzutan, kostaldetik hurbil izen danien, barkuok uretatik atara, eta konpondu eiten dabez. Haserreak berba einde konpontzen direlez. Badagoz baite, hasarraldi horretan gu zelan eroan dakienak, zelan surfistek olatu handixek!
Tsunamixetan be pertsonokaz parekotasune topeu geinke. Edo irudikatu bestela bere bizixek katakrak ein daben pertsona bat, zeinek eurretik dekon guztixegaz eiten dabena. Bardin jakozana lege, muga, lagun etab…
Horragitzik, gogoan euki edozer lortzeko kapazak garela denporie emon ezkero. Itsasoa edonora heltzeko kapaza dan legez. Bakotxak jakingo deu zein dan bere bidie. Baña ez ahaztu, gure ingurukoak be itsaso bat direla. Beraz, moldatu gaitezan heuren egoeretara bebai. Itsaso zakarra dagoenien, hobeto da urruntzie. Baretuko da! Tsunamixe badator, hobeto da kostaldien ez harrapetie. Eta itsaso bariegaz, gozatu daigun!