Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Julen Erezuma: 'Proposamen bat'

2017/01/26
Urte barri on irakurle! Badakit 27 egun daukozela ja 2017ak, baña gaur arte ez dot urte barria zoriontzeko aukerarik euki. 2017 ja! Zelan doan denpora… ohartu barik… zaratarik ein barik, baña etenik barik aurrerantz. Hondar ordulari bat balitzlez, nun hondar aliek eroriz doazen egunek baliralez… Duela 37 udaberri munduratu nintzen. Ta denpora honetan zelan aldatu diren gauzak. Zelan aldatu joerak. Zelan aldatu bizixe. Ta… zelan aldatu dan Gernike. Eta nik hau badiñot… ni baño zaharrauak direnek zer esango dabe! «Hori ez da ezer mutil!» bategaz erasango nabe askok. Nire oroimenak emoten daben sasoatararte joanda, ondiño Gernike «industrial» bat gogoratzen dot. Astra ondiño funtzionamenduen… Guardia zibilek zaintzen ebelarik sarrera-urteerie. Dalia ta Malta, Idurgo… Gernike inguruetako erreferentzia zan. Egunero egoan jentie kalien. Eguerdixetan potieu eiten zan, eta iluntzien barriro. Denda txikixek ondo funtzionetan eben. Herriko dendak ziren.  Don Tello adokinezkoa zan, eta Juan Kaltzada bi norabidekoa… Plaza zaharra be gogoan dekot. Zoragarri politxe! Ez naz plazako dendatxuekaz asko akordetan, baña… bat dekot gogoan. Aterkiñek konpontzen ebazan! Gaur egun siñesten be kosteu eingo jake askori lehen aterkixek konpondu eiten zirenik.
Julen Erezuma

Julen Erezuma

Gaur egun, ostera, arazo handi bat ikusten dot Gerniken. Nik…,  eta seguru askok eta askok. Gero eta herriko denda gitxiau dauz. Gehiengo bat Bilbora edo merkatal zentru handixetara joaten da erosketak eiten. Gernikeko eta inguruetako enpresak gero eta gitxiau dire, eta «ciudad dormitorio» dalakoa bihurtzen dabil. Bai! Oso politxe geratzen dabil beren kale peatonal, beren «palmerita» etabarrakaz… Baña izen gaitzezan errealista. Jainkoak ez daiala gura, baña krisi erraldoi bat, edo zeozer arraroa gertatu ezkero Maierren, Gernike… Gernike hil eingo zan. Oso politxe da turismoa bultzatzie, baña hemen herrixe da dirue izten dabena…edo behar leukeena. Astien ziher bizixe biher deu herrixek. Eta herritarrok bizixe emoten badautzagun, kanpoko jentie be hurreratu eingo dalakoa dekot. Idea bat dekot aspaldi buruen. Gernikek, enpresen sorrerei laguntza eta erreztasunek eskeintziez gain, unibertsidade bat bideu. Zerena? Ez dakit! Biosferagaz zerikusixe dekon zeuzer, fauna marinoa baliatu itsas espezietan aberatsena dan itsasoa horren hurbil eukite… Zeuzer! Horrek gazte jentie ekarriko leuke astien. Etxe askoren alokairue ekarriko leuke… Asteburuetan zenbaitzu hemen geratuko ziren… Ondiño sasoz gabiz… Ez daigun Gernike hiltzen itzi. Barritzie eta egokitzie ondo dau, baña… ezin da bixen fusiño bat eiñ? Hau nire gogoeta bat baño ez da. Ez da nik diñodana derrigor izen biher… beste bide batzuk egongo dire…, baña ez dakigun Gernike asteburuetako eta lo eiteko herri bihurtzen itzi!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, prozedura legalik abiatu barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.