Karle Beristain: Barriro be kabreata nator
Gaur isparrangixan agertu dan titular batek jarri nau holaik. (Hau irakurten daneako pasan asteko isparrangixe ixango litxake). «Nueve de cada diez bares inspeccionados en Euskadi llevan una contabilidad B», «La Hacienda vasca constata un fraude generalizado en comercio y hosteleria»,… Hau ezta barrixe. Ostalaritziai zeatxik ipintxen gako beti holako fama eskaza? Emoten dau tabernetan eta dendetan lapurretan gabizela. Hor biharra etxik diro asko emongo baleuke moure…
Bai, egixe da gaixak hurretik ikutzen nabela, baine halan eta guzti be, ostalaritzin mundu nahi dot defendiu. Bihar kantzau de, ordutegirik baiku, gutxiengo jai-egunakin… Gerua eta jente gitxia dabil tabernetan, eta gerua eta zailtasun gexa ipintxezku. Beti ikuskatzailin bilurretan. On ia tikeik emoten dan ero eztan emoten. Makinan erregistraten bada be bardin dotza, tikeik emoten ez bazu, 600 euroko isune tike bakotxeko. Makinan markaten dan momentun, erregistrata da. Komertzixutan kendute, beste lanbiditatik pasa diz ikuskatzailik ia tikeik ero fakturaik emoten dan? Ez, baine tabernak eta dendak bijilantik bir douz… Ze niri mile lekotan eztozte emoten fakturaik. Etxetze eurai inspekzinoirik? Ero berba etxen da eurakatxik? Zeatxik holako fama eskasa? Bitxartin, horrenbeste milioi lapurtzen dabizen baezpaako guztik, trankil-trankil daz. Kartzelan sartu dotxuezenak urte bete baino arina kalin daz, ta ixe ezta pasaten.
Tabernako biharra kantzau de, baine dana ezta txarra. Hasieran asko kosta gaztan neure buru barra atzin ikusti. Beste bihar bat etxeko esperantziaz ikasketak etxen ibili eta atzanin etxeko negozixun sartute! Ezta erreza. Baine gauza onak ikusten hasten zazenin, dana errezaua juten da. Ta gaur eskerrak nahitzet emon gure bezeruai, taberna bat ezta ixe bezero baik eta. Etxekuk dizen bezeruai eta lantzin behin pasaten dizenai eta bixitxan behin pasaten dizenai. Batez be, etxekuai, parrokianuai, «txingauai» (baakixe eurak zeintzuk dizen). Giro berezixe bixitxen dalako tabernetan. Lagunak etxen dizelako tabernetan, eta nik lagun asko eitxuazelako Zamoranin. Honeatxik danaatxik… Gora tabernak!