Karle Beristain: 'Beti gogun'
Lau urte diz gure albun ez zazena. Lau urte antzerki mundutik aldendu nitxana mamuai ezin aurre eindde. Ta gitxike-gitxike inddartzen jun naz, ta hamen na sorkuntza prozesu baten barrurarte sartute. Lau urte ixe ein baik eoneran, amildegi baten eoti moure sentiuten naz, baine zeuaz akordatik eztakixu zelako inddarra emoteztan. Zure barriaz akordaten naz asko. Amumak kontaztan zelaik esan zentzan behin, Bartzelonan Venus-ana etxen nebilela: «Karle famau de, ta laga ein bir gako». Hoxe esaldixe gogoratzen dot beti aurrea ein bir dotenin.
Ta on zuzendari lanetan sartu naz, Marabillako nano antzerkixe antolatzen, eta pilo bat bidar akordaten naz zeuaz. Elkarrizketa handirik eztou eduki alkarreaz, halan da be, beti arduri ixazta asko zure iritzixak, era baten, gusto antzekuk eduki ixan douz gauza askotan eta. Musikiaz batez be, baine liburuk, zini, eta erozein adierazpen artistikoaz.
Erozelako sortze prozesutan, edota, erozein adierazpen modotan, geure mamukin burrukan hasten gaz. Geure bilurran aurrin jarri, ta danan aurrin biluzten gaz era batea ero bestea. Eta hori bixi arte, eztaki jentik zelako gatxe dan. Bakotxantzako maila diferentin… Niri neuri, hain gatxe etxen gazta, neuk be askotan eztotela ulertzen zeatxik nahi doten hor mundun jarratxu. Ta zu baik gatxaua… Baine ezin neike laga. Ontxe be, nerbixuk dantzan denpora guztin, segurtasun faltik jota, ta dan lan guztiaz agobixata… Baine aspaldi luzin ez neuan hain ilusionata. Gogorra bai, holako mundo ederrik ezta baine. Arimi gozatzen dau, ta hasieratik engantxata geatzen zaz.
Espero denporiaz honek bilurrok gainditzi, ero nerbixo gitxiauaz eruten jakitxi, bentzat. Zuk famau nitxala pentsaten bazendun, nik hori bandera moure erungot! Matxe zatxut. Matxe zatxuau. Eskerrik asko Ibon emoteztazun inddarraatxik. Zeu be marabilli!