Karle Beristain: "Kritiko plantetan"
Pasa dan asteburun Ondarrun bost musika talde edo musikari ikusteko aukeri euki dou. Beikozinin Pablo Carbonel eon zan. Hori de ikustea jun ez nitxan bakarra, eta ezin dot ixe komenta, baine esan dostenez, oso ondo eon zan. Beste laurak ikusi nitxuzen, eta aspaldiko partez, asko gusta gaztan ikusi neban gexengu. Arratsaldeko 19:30ean Portuko Ranpan Mobydick eta Napoka Iria, eta 23:30ean Joseba B Lenoir eta Eskean Kristo gaztetxin.
Neure eritzixe emoten kritiko plantetan hastea nu… Napoka Irian kontzerto guzti ez gendun ikusi, afaltzea jun bir ginan eta. Pentsaten neban ez gaztanela gustako, baine egixe esanda, sorpresi erun neban beran ahotsaz. Gozu eta indartsu. Ta jarritxe ikusteko kontzerto politxe ixango zan. Eskean Kristok anbienti ipini ban, eta dantzan etxeko talde bakarra ixan zan. Dibertigarrixe, baine esan bir dot Sexty Sexers taldi imitaten ebizela erizten gaztanela. Joseba B Lenoir, artisti! Gitarriaz momento batzutan imnotizata geatu nitxan berai beire. Famau! Ta eguneko onena Eneko Mobydick. Aurretik be ikusitxe neukan, eta banekixen zer ikusiko neban, baine gozada bat da hau mutile zuzenin entzuti. Kriston ahotsa dauke, lehoi emoten dau. Gustuk diz azkanin, baine, ahal bozue jun ikustea.
Egixe esanda, Ondarrun kontzertuk ikusteko aukerak askotan eukitxen dou. Bost egun bardinin, gitxitan, baine musika kontutan aukeri eoten da. Baine arte eszenikutan etxen dizen beste erozelako biharrak ikusti gatxe ixaten da. On dala asteburo bi Lekatxoa jun ginan Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlana ikustea. Oso testo gatxe eukan antzezlana zan, egixe esan, eta gatxe etxen zan ulertzi. Ausartak benetan lan hau aukeratu benelako. Publikuntzako askotan biolentu etxen zan, baine nitzako hori positibu de antzezlan baten. Bardin-bardin be lan interesanti eritxi gaztan. Hori bai, bixkat hasarratute amatxu neban, Leketxon euken aretu ikusi nebanin, konturatu nitxalako Ondarrun holako antzerkirik ikusteko aukeraik ez dakauela. Ikusgarri aretu zan. Oso ondo dan aretu erozein antzezlan, kontzerto, dantza edo erozer ikusi ahal ixateko. Eszenaixo ederra eukan, eserlekuk be erosuk, txarrena hotza pasa gendunela. Benetan pentsaten dot Ondarrun kriston falti dakauela holako areto batena. Arte eszenikuk ikusti oso gatxe etxen da danin, baine musikiai moure, zeozelaik lekon bat enbikotsau herrixan, ez?