HITZAtik, gure koadrilako Kepa Naberan “Bolkana” zenari omenalditxo bat egin nahi genioke.
Etzi, hilak 4, San Antolin jaien egitarauaren barruan, Lekeitioko Larrotegiko futbol zelaian, Lekeitio Futbol Taldeak Athletic-en kontrako partidu bat jokatuko dau.
Partida hau Kepa Naberan, ezizenez “Bolkana”-ren omenezkoa da.
Kepak gure koadrilako laguna genuenak joan den apirilean utzi gintuen minbizi madarikatuaren eraginez.
Gure laguna izateaz gain, Kepak Lekeitioko ume eta gazteen artean oinarrizko futbola(?) (futbol-base) gazte-gaztetandik bultzatzen eta lantzen saiatu zen.
Esango nuke Josu Urrutia, gaur egun Athletic-en presidentea dena, berak bultzatuta atera zela hain futbolari bikaina.
Urrutia eta Kepa sekulako lagunak ziren eta horregatik datoz Athletic-eko jokalariak Lekeitiora Kepak merezi duen omenaldia eskeintzera.