Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Koplak

Alex Zubia Alex Zubia
2020/10/01

Pasa den larunbatean eta aspaldiko partez kontzertu baten izan nintzen. Koroa duen birusa hasi zenetik ikus-entzun-bizitako lehen kontzertua.

Martin Larralderen koplak izan ziren kontzertuari hasiera eman ziotenak. Eta abesti hura entzuten nuen artean, ni zutaz oroitu nintzen, Jakes Esnal. Hogeitahamar urte espetxean. Zutaz eta zuen inguruan «heltzen zaizkidan eskera guztiei ezetza emango diet» esandako fiskal juxtu horretaz. Tout pour la grandeur, tout pour la patrie. Berdin dio zer, noiz, nork eta nola eskatzen duen. Nik ezetza emango dut. Fiskala izan beharrean, psikiatra baten eskuetan egon beharko lukeen horrek; ez da zentzuzkoa horrelako jarrera bat. Baina ez da hain ezohikoa besteon bizitza epaitu eta zigortu behar duten horien artean. Ni-ismoa oso hedatua dago, Jakes lagun.

Hilabeteak eta gero, kontzertu bat. Zoritxarrez ez zen Kulturaren Hirian izan. Mungian izan zen. Iluntze euritsu batean eta ezagutzen ez nuen areto batean. Hainbestetan errepikatu diguten bezala «segurtasunezko neurri guztiak bermatuta».

Ez zen Kulturaren Hirian izan, honetan Kultur ekintza publiko eta ofizial guztiak desagertu egin direlako. Baina tira, ez pentsa kritika hau Gernikari buruzkoa bakarrik denik. Nire herrian bertan ez da kultur ekintza bakar bat antolatu zorigaiztoko martxoa eta gero.

Halako batean ekin beharko diogu ba, kultura indartzeari. Zibilizazio bezala zerbaitek iraun beharko badu, kultura da; gure kultura propioa eta baita unibertsala den kultura, halako ezberdintasuna egitea zilegi bada.
Berton eta bertokoa erosteko kultura ere salba beharko gintuzke. Herri bezala salbatu, langileak salbatu eta kaleko bizitza salbatu ere. Nik letra hauek idatzi eta zuk irakurtzen dituzun artean bi egun bakarrik pasako dira, baina tarte horretan Gernikan behintzat denda bat gutxiago egongo da. Denda bat gutxiago, lanpostu bat gutxiago, kale bizitza apur bat gutxiago.

Pozgarria hainbeste hilabete eta gero Gernikako kultur ekimenak martxan jartzear daudela jakiteak. Beste herri batzuetan Kultura eta beste kultura batzuk ere martxan jarriko diren itxaropenez…

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.