Kurikeroen gutuna
Pasa den 2016ko uztailaren 15ean kaleratutako Kurik (II) aldizkariko lan taldeko kideok 14. orrialdean idatzitakoaren gainean zera adierazi nahi dugu:
Ezjakintasunez, oker kokatu genuela Juan Manuel Ugartetxea Salinas, udatiarrei eskeinitako BT (Beraneante Txarriak) sailean.
Beraz, zera argitu nahi dugu: Juan Manuel Ugartetxea Salinas Lekeition jaio zen 1937ko ekainaren 23an, bere familiaren Arranegiko zabaleko Zaldundegi etxean.
Txarria hitza erabiltzea ez da izan egokia.
Bere familiak jaso duen samintasuna ikusita, gutun honen bidez zintzoki barkamena eskatzera gatozkie.
–Maite Garamendi, Aitor Iturbe eta Iñaki Goiogana. Lekeitio.