Maitemintzeaz
Denpora zan zeozer arraroa igarten neutsola. Alkarregaz gengozanean ez zan garai batean bezain gozoa eta kariñosa. Bere begiek ez eukien lehenago euretan ikusten neban eta horrenbeste gustetan jaten brillo hori. Sarritan galdetu neutson ia benetan nigaz egon gura eban seguru egoan. Bere erantzuna beti zan bardiña… «klaro baietz!», eta orduan barriz galdetzen neutson… «orduan… zegaitik ez deustazu maite nozula iñoz esaten?»
Bera pentsakor geratzen zan segundu gitxi batzuk, eta erantzuten eustan… «Baña esan ein behar al dautsut? Ez al dozu nabaritzen?»
Egia da sarritan sentiarazi niñuela oso maitatu. Sekula baño maitatuago. Begirada batek zenbat esan al daben beragaz ikasi neban. Brillo berezi hori hartzen ebenean bere begiek ni ikuste hutsagaz… nire bihotz bateriek gainkarga bat hartzen eben, eta mundue geratzeko kapaza sentitzen nintzen. Sekule ez nintzen horren maitemindute sentidu. Beragaitzik horrenbeste desiatzen neban aitatasuneri be uko ein neutson, berak ez bait eban ama izan gura, eta nik, beragaz egotearren, edozer eingo neban. Maitemindu sentsaziño ha, beste edozer baño fuerteagoa zalako. Ez neban laino horretatik bajatu gura.
Baña gorago kontetan neutsuelez, bere begiek ja ez euken brillo hori. Nigaz egotea gero eta gehiago kostetan jakon. Beti jartzen eban aitzakiren bat nigaz denpora gitxiago egoteko edo gure zitetara berandu iristeko. Eta holan heldu zan egune. Asteburue alkarregaz pasetako plana egin gendun, eta nire gurasoek hondartza aldean eukien etxetxora egin gendun eskapada.
Goizean, etartean hartu gendun armosua, olatuek lehioetariko batetik ikusten zan telebistako notiziak isiltzen ebezelarik. Propio naranja zumoa eta tostada batzuk ein nebazan, eta kafie. Gogoan dekot gero hondartzatik oin hutsik pasio bat emon gendula. Gero portuko jatetxe barri horretara joan giñen bazkaltzera. Ez nintzen isilik geratu bazkaria eskatzerakoan. Langostinoak, perzebiek, ardo zuri frantsesa…
Eta holan joan zan egune illuntzerarte. Orduen etxeratu eta sofan lasai jesarri giñen bixok. Orduen heldu zan ezustekoa. Bapatien, sofatik jeiki eta agobiatuta egoala eta bere etxera zijoala bota eustan. Nire bihotzak orduen katakrak ein eban, eta dana argi ikusi neban. Zelan zan posible gehixen maite dozunagaz holako egune eta gero sofan lasai lasai zagozala, agobiatute egotea? Nire bihotza zatike erortzen dan etxebizitza zaharra moduen apurtzen hasi zan. Udazkenien Tiloak hostogabetzen diren moduen zuritzen hasi zan. Sofatik ixil-ixilik jeiki eta eskatzera joan nintzen, eta goizien ein barik itzi gendun harrikoa eiten hasi, grifotik jausten zan uregaz batera, nire masailetatik malkoak jausten ziren bitartien.
Arin ohartu zan bera be min emon eustala. Sukaldera hurreratu eta lepotik besarkada bat emon eustan. «Lasai. Denpora apur bat baño ez dot behar. Pasauko da. Emon egun batzuk». Eta hiru mosu emon eustazan. Berak ez dakit, baña nik arin ulertu neban harek izengo zirela emoten eustazan azken mosuek. Denpora behar ebala… San Martin egunez txarrixeri gantxoa sartu eta odolusten izten dan eran itzi niñuen… Baña ez jat inporta. Bera zoriontsu ikustea dalako inporta jatan gauza bakarra. Bere begiek brillo hori berreskuratzea. Bere irribarre hori berreskuratzea. Bera zoriontsu badan, neu be apur bat zoriontsuau izango nazelako.
Oiñ badakit maitemindute egon nazen lehenengo biderra izen dala. Ez aitatasuneri uko eiteraino gure nebalako, ezta ondiño ikusten dodanien bixotz zatitxu bat jausten jatela sentitzen dodalako, bera zoriontsu izetie, ni zoriontsu izetie baño gurau dodalako baño.