Mutrikutik Debara: Azpiegiturak eta gizarte errentagarritasuna
Gure Udal Taldeak, Mutrikuko Berdeak+Independenteak, Gipuzkoako Foru Aldundia zoriontzen du inauguratu berri duten Deba eta Mutrikuko kostaldeko errepidearen hobekuntza obrengatik. Hain zuzen ere, IAIA (www.iaia.org) Inpaktu Azterketarekiko Nazioarteko Elkartearen oinarri bat bere egitearren: «Edozein proiektu aukeratzerakoan helburua ez litzateke izan behar inpaktu negatiboak gutxitzea, positiboak maximizatzea baizik. Eta arreta berezi bat ipini beharko litzateke planifikaturiko edozein esku-hartze baten aurrean egon daitezken aukera ezberdinei, bereziki gainditu ezinezko inpaktuak egon al badira». Errepide honen hobekuntza , Mutrikuko Udalak eta Foru Aldundiak konpartitzen zuten mende honen hasierako jatorrizko proiektu bat baztertzearen ondorioa izan da. 80 milioi euro baino gehiagoko inbertsio batekin Mutriku eta Sasiola artean errepide berri erraldoi bat eraikitzearena, hain zuzen ere.
2003tik gu izan gara kostaldeko errepideren hobekuntza aldarrikatu eta aukera honen alde borrokotau dugun bakarrak. Udaleko beste indar eta Foru Aldundiaren aurrean, bere momentuan planteatu genuen errepide berri bat eraikitzeak justifikaziorik ez zaukala: suposatzen zuen kostuagatik, trafiko kopurua nahikoa ez zelako eta bueltaezinezko ingurumen inpaktu bat zeukalako Astigarribiako bailaran.
Urte askotan zehar gure esanak alferrikakoak izan ziren. 2009 an Foru Aldundiko Batzar Orokorretako Hirigintza batzordean egin genuen agerraldia barne.
Azkenik, Foru Aldundiak, burutu duen hausnarketa baten ondoren, inbertsio bakoitzaren kostua, gizarte errentagarritasuna eta inpaktua aztertuaz, Kostaldeko errepidea hobetzearen alde egin du. Berebiziko edertasuna, tarte arriskutsu batzuk eta oinezkoentzako aukera paregabeak gordetzen duen errepidea. Emaitza, auzotarrak eta herritarrak igaro ditugun desegokitasunak barne, difrutatu ahal izango dugu denok.
Foru Aldundia eta beste administrazioak lekukotzen ditugu, gu denon diruarekin ahal den eta erabilpen zentzudunena egitera bultzatzen dituzten premisa hauek oinarrikotzat hartzera etorkizunari begira.
–Iñigo Agirre. Berdeak+Independenteak taldea.