Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Noiz arte?

Esteban Irusta Mallea
2020/09/03

Urte erdi pasa ondoren, koronabirusaren amesgaiztoak guregan jarraitzen du. Eta hasiera batean denok ustekabean hartu bagintuen, une honetan, ezustea ezkortasun bihurtzen ari da. Hasierako hamabostaldiak oso urruti gelditzen dira, eta orain ez dugu bukaerarik ikusten. Ezkortasuna nagusi da gizartean.

Agintariek hartu dituzten neurriak ez dute eman uste zuten emaitzik. Kutxatuak ez dira desagertu. Alderantziz, nahi baino gehiago izaten jarraitzen dute gure artean. Mesfidantza hedatzen ari da gizartean.

Orain arte, birusa zahartzaroaz lotzen zen. Izan ere, arrisku gehien dutenak eurak dira. Baina inork ezdu gutxietsi behar. Birus hau berria eta ezezaguna da, eta bere ondorioak ere ezezagunak dira. Gazteek oso urruti ikusten dute arriskua, eta klaserik ez izatean, ordu asko igarotzen dituzte lagunartean kirola praktikatzen. Agintariek jarri dizkiguten neurrien artean, maskara erabiltzea izan da. Ez da batere erosoa, eta une askotan, edozein aitzakiaz, ez da jartzen. Beste aldetik, opor sasoian agindutako neurriak ez dira bete.

Oso errotuta dauden ohiturak aldatzea ia ezinezkoa dela ikusten ari gara. Hasieran denbora gutxirako izango zelakoan, konfinamendua nahikoa ondo bete zen, eta kutxatuen zenbakiei begira, denbora gutxirako arazoa izango zelakoan geunden.

Baina hori amets bat besterik ez zen izan. Ez guretzako bakarrik, mundu guztientzako baizik. Denak zinetsi ezinean harrapatu zituen.

Dena den, badaude talde batzuk bizi dugun egoera sinesten ez dutenak; horien ustez, dena gezurra da. Baina errealitatea, zoritxarrez ,beste bat dela ikusten ari gara. Mundu guztian kutxatuen eta hildakoen kopurua goraka doa, eta oraingoz ez da bukaerarik ikusten.

Etxeko eta nazioarteko berriak oso kezkagarriak dira, eta etorkizuna oso ilun agertzen da. Egoerak denetako iritziak edukitzeko aukera ematen du, baina iritzi ezkorra nagusitzen ari da, eta galdera asko egiteko unea da.

Denok normaltasunera iristeko amorruaz gaude, bai lantokietan, bai ikastetxeetan, kirolean eta beste arlo asko eta askotan. Baina nahigabetasun asko izango dugula dirudi.

Langabezia gora egiten ari da, eta jakin ez norainokoa izango den. Kirol arloan ere egoera desberdinak ikusten ari gara, eta geroa ez dago ziurtatuta. Une honetan, estadioetan jarraitzailerik egon gabe, futbola, adibidez, telebistari esker bizirik dago, baina ez da baztertu behar, egoerak okerrera egitea, eta txapelketa bera (ez futbolekoa bakarrik) jolastu ezinik geratzea.

Ezin da ezer baztertu. Dena da posible. Orain arteko prozesua ikusita, eta mundu osoko egoera kontuan hartuta, edozer gerta daiteke. Ezkorrak izateko arrazoi asko ditugu. Psikologikoki indartsu egon beharrean gaude. Ez dakit balio ligukeen gogoratzea gure aurrekoek nolako bizinodua eraman zuten, baina nolabait ohitura berri askori uko egin beharko diegula uste dut, gutxienez mundu osoan birus hau desagertu arte. Eta tartea luzea izango dela ematen duenez, bitartean, arduraz eta pazientziaz jokatu beharko dugu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.