Emakumezkoetan gertatu modura, Ondarroa zortzigarren geratu da, eta Isuntza hamargarren; Mutriku hogeigarren geratu da. Zierbena izan da denborarik onena egin duena.
80 urtegaz lau tontorren erronka osatu du Jose Mari Elordi Agirrebeitia ‘Elorrixa’-k. Markina-Xemeingo Goiko Portaleko iturritik irten eta Urregarai, Oiz, Urko eta Kalamua mendiak igo ditu.
Eraginak zeintzuk ian daitezkeen ikertzeko, ehunka lan zientifiko aztertu dituzte. Ekologistek ondorioak ontzat eman dituzte, eta landaketak etetea eskatu dute.
Hainbat lagun elkartu ziren Dendari kalean dagoen plakaren inguruan gazte biak oroitzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ikasturtea sendotu arte ezingo da Eskola Kiroleko jarduerarik egon. Txapelketan eskolarteko pilotariek ere parte hartzen dute.
Lekeitioko Udalak azaldu duenez, aste osoan neurriak hartu dira herritarren osasun ona bermatzeko, eta momentura arte araudia errespetatzen ari da.
Sindikatu guztiek egingo dute deialdia elkarrekin, eta hezkuntza osoari eragingo dio: sare publikoari eta itunpekoari. Salatu dute eskasak direla Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, eta ez dituela langileak aintzat hartu. Goizean agerraldi bat egitekoa dute ordezkaritza duten bost sindikatuek, eta orduan emango dituzte xehetasunak.
Udalerrian dauden premiei erantzun ahal izateko, erosketak egin, botikara joan, zakarrak atera edo bestelakoak egiteko zerbitzua erabilgarri dagoela azpimarratu dute zaintza sareko boluntarioek.
Azken 24 orduetan ere positibo berriak erregistratu dituzte eskualdean. Ondarroan 5 kasu berri antzeman dituzte.
Martitzeneko azoka Berdura Plazan egingo dute. Batzuk postu finkoetan kokatuko dituzte eta beste batzuk ohiko mahaietan.