Norabide zuzena?
Azkenengo urte hauetan, gure artean hartzen ari diren erabakien arabera, badirudi gizarte hobe bat izateko, erlijio arrastoa duen guztia deuseztatu behar dela; hau da, erlijio gabeko gizartea sortzea dela egokiena.
Logika horrekin jarraituz gero, bi milurte duen gure zibilizazioa eta berak sortu duen mota eta arlo guztietako obra zoragarria ukatzea ekarriko luke. Saiakera hori, gure artean berri samarra bada ere, aspaldi jarri zuten abian Errejimen Komunistek, besteak beste, bere lurraldeetan.
Eta erabaki horri diktadura zorrotza gehituz, ez zuten lortu euren helburua. Herrialde horiek bisitatu zituztenentzat nabarmena zen bertako gizartearen asegabetasuna.
Migel Unamuno dogmatismo ororen aurkakoa zen, baina dogmatismo negatiboen aurkakoa, batez ere. Bere ustez, kristautasuna espiritu unibertsalaren balio bat da, gizakiaren indibidualtasunaren barne intimoenean sustraiak dituena.
Pentsalari handiak, gizarte materialista espiritualtasunik gabekoa baino sinesdun edo sinestu nahian saiatzen dena defendatzen du.