Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ondarroako Gure Esku Dago: 'Parte hartukot jaialdia eta gero'

2016/10/20
2016ko urriaren 15ean Parte hartukot jaialdia antolatu dugu Gure Esku Dago Ondarroako herri ekimeneko kideok. Hilabete luzeetako hausnarketa, lana eta konpromisoa behar izan du aipatu jaialdiak, eta dagoeneko «parte hartukot» esaldia ondarrutarron artean zabaldu da. Zoriona eta esker ona da jaialdia bukatu eta gero jaso genuen saria, a zelako saria!!! Diruz ordaintzen ez den horietakoa, sentimenduetatik ateratzen dena, bene-benetakoa dena, zirrarak eta emozioak sortuz azaleratzen dena. Zorioneko gaua izan zen, eta harro sentitzen gara zorion hori herri osora zabaltzeko gai izan bagara. Ekimen askotan ez bezala, eguraldia ere lagun izan genuen, eta jarritako 400 aulki motz geratu ziren. Herritarrak Parte hartukot zer izango zen ikusteko gogoz bertaratu ziren, eta han bertan hainbatek jaialdiaren izenburuari erantzuna aurkitu zioten: jaialdian parte hartzeaz gain, udaberrian Lea-Artibain egin nahi dugun herri galdeketan «neuk be parte hartukot». Hori zen mezua, eta hauxe konpromisoa! Jaialdia herritarrok herriarentzat egindakoa izan behar zuela argi izan genuen lehen unetik. Talentu handidun herria gara, eta talentu handidun herritar ugari ditugu. Eta horri bai norbanakoek eta baita ere taldeek agertu duten prestutasuna gehitzen badiogu, bere zailtasunean erraza izan da Parte hartukot antolatzea. Esker ona geurea da!!! Herritar ugari hurbildu zaizkigu euren iritzia emanez, herritar ugarik ikusi ahal izan dute Gure Esku Dagok pertsona asko biltzeko gunea eskaini dezakeela, eta horren adierazle garbiena jarritako bideoa izan zen. Pentsaera desberdinetako jendea, ibilbide desberdineko jendea, ondarrutarrak guztiak eta baita euskal herritarrak ere. Aniztasunaren munduan, gurea ere aniztasuna bildu, eztabaidatu eta adostasunetara iristen lagunduko duen gunea izatea nahi dugu: inor arrotz sentituko ez den topaleku. Ondarroako GED-k eskerrak banatu nahi ditu: eskerrak eszenatokian izan genituen artistei, eskerrak euren lan isilarekin guzti hau bideratu zutenei, eskerrak ideiaren sortzaileei, eskerrak guztia lotzeko erronkari baiezkoa emandakoei, eskerrak hilabete luzeetan arratsalde-iluntzetan Parte hartukot sortzen lagundu diguzuenoi eta batik bat eskerrak ondarrutarroi. Zubi Zaharra eta inguruak anfiteatro txiki bat bihurtu genuen; berezko edertasunari ondarrutar askoren ametsa lotu genion: jende zoriontsua herri libre batean. Asko dugu egiteko, baina «danon artin eingou». –Josu Etxaburu Osa. Ondarroako Gure Esku Dago herri ekimenaren izenean. [JAIALDIKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA IKUSGAI]
Erlazionatutako edukiaOndarroako Parte hartukot jaialdia, arrakastatsua bezain jendetsua

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.