Ondarroako San Inazio kaleko bizilagunen gutuna: ‘Denda bixixak, kale alaixak’
San Inazio kaleko jaxetan Badisen afai bat zozketatu genun bi lagunentzako bezerun artin, eta zozketa horretan parte hartzeko baldintzi zan orritxo bat beteti galdera batzuai erantzunez, Ezetz igarri joku.
Galderetako bat hauxe zan: 2004tik itxitxe dan Zeledonio Arriola eskolan, zuk zer ipini/eingo zenduke?
Honetxek ixan zin jaso genduzen erantzunetako batzuk: udaletxea, aparkaleku, anbulatoxu/eguneko zentru, kultur guni, hotela/hostala, haur/gazte/nagusileku, Correos, etxik, eskoli, kiroldegi/pistini, txakurtokixe eta garbitzi eta lorategi bat ipinitxi.
Asko eta asko ixan zin jasotako erantzunak. Herrixan erabaki bitxartin eraikin horreaz zer eingo dan, eskatzen dou gune hori behintzat garbi mantentzi eta herritxarrai zabaltzi. Ixan be, zikin egoten da, bai behangaini eta batxe be kanpoko paretak, eta ezta kalin ganori.
Danok eskertuko genduke eraikinan kanpoko patixu eta paretak garbi manteniuti, kalik beste itxura bat eukiko leuke, eta, erabilgarri egongo litxake danontzako.
Denda bixixak, kale alaixak.
–Maria Jesus Gandiaga eta Ali Gojenola. Ondarroako San Inazio kaleko establezimenduen izenean.