Ordu bi behar ditugu ospitalera joateko, Lekeitiotik Galdakaoko ospitalera, Gernikakora ordu bat
Sinatu dugun guztiok eskatzen dugu udalaren eta agintarien laguntza autobus linea berri bat jartzeko. Lekeitiotik irten eta Gernikako Ospitalera joateko zuzenean eta bertatik Galdakaokora, ordu betean. Joan eta etorri berdin.
Kontuan izan behar dugu linea honen erabiltzaile potentzialak gaixorik dauden pertsonak direla, eta oso zaurgarriak, beren osasun egoeragatik.
Gaur egun, bi ordu behar ditugu Galdakaoko ospitalera iristeko, bihurgunez betetako errepideetan egiten den ibilbide luzea dela eta, normalean autoz egiten dugun ibilbidetik aldenduz.. Itzulerako bidaia gehituta, lau ordu inguru dira guztira, eta, beraz, kasu gehiegitan azken aukera da, horretarako autoa edo taxi zerbitzua aukeratuz.. Horrek, kasu askotan, lan orduak galtzea dakar senide, ezagun eta lagunei bidaia laburtu behar dieten pertsonentzat. Askotan laguntzen pertsona bi joan behar dira, bat nagusiarekin egoteko eta bestea aparkatzen joateko.
Galdakaon aparkatzeko zailtasuna ere kontuan hartu behar da, kontsulta-orduen saturazioa dela eta, eta horrek esan nahi du denborarekin joan behar dela aparkatzeko. Udan larriagoa da arazoa, ospitaletik bueltan Lekeition ere aparkatzeko zailtasuna egoten delako.
Gernikako ospitaleak ordu erdiko ibilbidea du, eta ordubetekoa da autobusean joanda. Baina urrunen dagoen ospitalearen menpe gelditzen gara, urrunegi guretzat kotxez eta askoz urrunago autobusez.
Kalitatezko garraio publikoaren zerbitzua eskubidea da. Zerbitzu duina eta kalitatezkoa eman behar zaie gaixo eta nagusiei. Garraio zuzen batek bizi-kalitate hobea ematen digu, kalitate handiagoa ematen zaio gure ingurumenari ere hori indartzeko diru-laguntzak ari dira emoten, baina erabiltzaileentzat ere erosoa eta erakargarria izan behar du, ibilgailu pribatuak ez erabiltzeko. Hau minimizatzeko nahian dabiltza Gobernuak.
Hau lortzeko erakundeen konpromisoa eta babesa izan behar du. Ospitaleak erabiltzaileengana hurbildu behar dira. Autobusean lekitxarrok gehiago urruntzen gaituzte. Ezin gara ibili mesedeak eskatzen, taxiak eskatzen edo lan orduak galtzen.
Sinadurak bildu ditugu herrian linea berri hau eskatzeko, udaletxean entregatuko dira. Hau lortzeko, udalaren eta
Diputazioaren laguntza espero dugu.
–Irantzu Akarregi Erkiaga. Herritar talde baten izenean.