Pandemia kolektiboa
Naturan izaki bizidun batzuk bakar-bakarrik bizitzeko eta bere espeziea irauten jarraitzeko gai dira, beste asko taldetan ibiliaz soilik lortzen dute iraupena eta arrakasta. Gizakiak halakoak gara, gure arteko harremanak sortzeko eta komunikatzeko gaitasunak eta garapen kooperatiboak eraman gaitu lurra menperatzera eta bertan plaga bat bezala hedatzera.
Eta gurean gertatzen diren fenomeno, portaera eta jarrera asko ere soilik ikuspegi kolektibotik ulertu ahal dira. Pandemia honen jatorriak, ezaugarriak, ondorioak eta aterabide posibleak ere bai. Gehienok ulertu ez duzuela uste dut. Ia zeozer argitzeko gai naizen. Hiru gai:
- Kulpak eta ardurak: Gaixotasun guztiak gizakien arteko harremanak behar dute hedatzeko, bidaiak, harreman sozialak, maitasuna eta globalizazioa. Epidemia bat mozteko kutsatze kateak eten behar dira. Neurri guztiak gutako bakoitza katebegi bat ez bihurtzeko pentsatuak daude. Inork ez du kulparik kutsatze bat gertatzen denean, denok arduratu beharko genuke katebegi bat ez izateaz kutsatze kate batean. Kulpa kontzeptu indibiduala. Ardura kontzeptu kolektiboa.
- Maskaren erabilera: Ohiko galdera da «Zeinekin babesten naiz hobeto?». Ez da hori kontua. Pandemiari ateak itxiko genizkioke denok kirurgiko bat ondo jarrita bagenu bakarrik ez gauden guztietan. FPP2ak eta antzekoak, ikuspegi indibidualak. Ganoraz ez erabiltzea ikuspegi egoista. Beti eta ondo eramatea, ikuspegi kolektiboa.
- Txertoa komeni zait? Indibidualki bai, txertoak sortzen duen ondoezak oso txikiak dira gaixotasunak sortu ahal dituen kalteekin (heriotza barne) alderatuz, baina garrantzitsuago dena, populazioaren zati handi bat txertatua dagoenean, kutsatze katerik ezingo da mantendu gurean. Babes kolektiboa da klabea. Zalantza indibidualen gainetik ardura kolektiboa jarri beharko genuke denok.