Parte hartzaileek "Zeintzuk dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko inauterietako pertsonaiak?" galderari erantzun beharko diote. Olasagastiren kontserba sorta bat zozkatuko dugu. Martxoaren 11ko 12:00ak arte parte hartu daiteke lehiaketan.
Udala adierazpen askatasunaren alde egonik ere, halako ekintzak "erabat lekuz kanpo" daudela adierazi dute.
Esperientzia pertsonaletik abiatuta, 'Kattalin ez da jaio' berezko abortuari buruzko komikia argitaratu du Etxebarrian bizi den Eider Moreno Zubiagak. Beste emakume batzuentzako lagungarri izatea nahi du.
‘Zuk Zeuk’ lehiaketaren erronketan murgilduta daude Markina-Xemeingo Berakruz ikastolako eta Lekeitio BHIko ikasleak. Arlo ezberdinetan, garapen iraunkorrerako helburuak modu aktiboan lantzen dituzte.
Datorren astean amaituko dituzte eraiste lanak. Ostean, materiala bereizi eta eraman egingo dute.
Azken 24 orduetan Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herrietako intzidentzia tasa guztiak mantendu edo jaitsi egin dira; bakar bat ere ez da igo. Ondarroa, gainera, gune laranjan egotetik gure horian egotera pasatu da. Mutrikuko intzidentzia tasa 18,82an kokatu da.
Antolatzaileek esan dutenez, kultura sustatzen jarraitzeko asmoz antolatu dute jaialdia. Aurten bakarrik bakarkako saioak eskainiko dituzte parte hartzaileek.
Kaleko argiak egokituko ditu udalak Aldamiz Etxebarria, San Inazio, Kasimiro Etxebarria eta Harbiatx auzoetan. Herri barruko errepideak ere konpontzen ari dira.
Ondarroako Karate Taldeko irakasleak kata modalitateko beterano mailako Bizkaiko Txapelketa irabaztea lortu du. Bi aste barru lehiatuko du Euskadiko Txapelketa, eta ekainean Espainiako Txapelketan parte hartzeko asmoa ere badauka.
Edozein gailu elektronikoren bidez administrazio publikoekin izapideak egiteko aukera eskaintzen du ziurtagiriak. Eskaria egiten lagunduko dute udaletxean.
Ondarrutarrek zein inguruko herrietakoek egin ahalko dute azterketa teknikoa Ondarroan. Interesatuek Udaltzaingoan izena eman beharko dute.