Penie da
Ez dot ulertzen munduek nundik nora emoten dabezan bueltak, edo akaso nik emongo dodaz kontrako norantzan pausoak. Ezin nei ulertu urte hasikera honek ekarri dabezan arazo guztixek horrenbesteko kaosa sortzie zelan permitidu leiken. Edo gura badozue azken hilabete honetan kokatuko gara.
Hilabete paseutxu izengo da Zaldibarren zoritzarreko gertakari ha pasau zala. Ondiño, bi lagun, Zaldibarko zabortegiko ondakiñen azpixen dauz. Bi familia eta hainbeste lagun, heuren senide eta lagunei agur duin bat emoteko aukerarik barik. Baña hau ez da kasu honetan arduragarrixena ein jatena. Hots, garrantzitsuena hori izen arren. Esan gura dot…zenbat tardeu eban «gure» (nik ez neban bozkatu) lehendakari ohoretsuek arpeixe emoten, istripuen lekure joan eta bilaketa lan exaustibo batzuk agintzen? Zenbat guzur, zenbat delitu, zenbat soborno edo «usain txarreko» tratu dagoz zabortegi horren luizixen ostien argitara urteten ari direnak? Amiantoa dauela…hau dauela…bestie dauela…Azkenien…marrazki bizidunetan ikusten gendulez…alfonbra azpixen sartu arren zikinkerixe, han geratzen da eta egunen baten nonok alfonbra hori altzeuko deu, altzeu deu. Bueno, kasu honetan, bera bakarrik urten da argitera beren pean ez zalako zikin gehixau kabitzen. Tamalez… bi lagun eroan deuz zikinkeri eta zabor guzti horrek beragaz.
Baña, benetan arduragarrixe gertatu jatena guzti honetan, martitzenean jokatu zan Eibar-Erreala partidue suspendidu arte telebistetan, Euskal Herritik kanpo, eta Euskal Herrixen bertan be, ez jakola behar eta merezi besteko garrantzirik emon. LOTSAGARRIXE! Hori bai, horren ostien, haizien kontaminaziño tasen irakurketak, maskarillak, leihxoak itxitxe eukitzeko gomendioak…
Eta hildo horretatik segidute, 2020. urteko azken gaixotasun larrixe bolo-bolo. Pandemia!!!! Txinan hasi zan gripe famoso hau! Derrigorrezkoa al da horrenbesteko alarmismoa? Ez nau oso ipinitze gaixegaz, onartzen dot, baña entzun dodanagaitzik animalixek, txakurrek edo behixek, beti euki daben birus bat ei da. Arazoa, oiñ pertsonengana igaro dala eta bere dohai garrantzitsuena, birus horrek transmititzeko dekon gaitasune da. Bederatzi ordu irauten ei dabe partikulek bizirik eta ondorioz, hedapena eta kontagioa errezagoak ei dire. Baña bere heriotza tasa gripegaz konparatute…horrenbesteko aldie dau? Proportziñoan diñot eh! Klaro…jente gehixauk eukikeran, heriotze tasa gora! Eta hau be, futbola geratzera heldu danien heldu dire alarma guztixek edo fuertienak.
Badakizue? Mundue ez deu gobernetan ez EEUU-k, ez petrolioak, ez burtsak…Mundue futbolak kontroletan deu. Penie da hori onartzie baña holan da. Egun ona paseu!