Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Pili Robles: 'Beste bat markadorean'

2015/05/01

Gaizka Garitanok Almerian bizitakoa gure hizkuntzarekiko beste eraso bat gehiago baino ez da. Egia da izugarrizko zalaparta sortu duela eta horren adibidea sare sozialetan egindako milaka aipamenak. Haserrea alde batetik eta Eibarreko entrenatzailearekiko elkartasuna bestetik parekatu ziren zaparrada mardula bezala saretzen ari ziren mezuetan.

Ez dezagun ahaztu ordea atzokoa beste muturreko bat izan dela. Euskarak egunero jasaten dituen erasoen artean beste bat. Oraingoan espainiar penintsularen hegoaldean gertatu da, erdara nagusia den erreinuan. Baina atzokoan berezitasun bat nabari geratu zen: hizkuntzak mailakatuta daude. Katalana, euskara bezala, sarritan erasotua izan arren, oraingoan euskararen gainetik agertu da. Zeren arabera mailakatzen dira hizkuntzak? Galderak honek badu erantzuna eta erantzun horretan eskubide hitza ez da inon agertzen. Zoritxarrez, gure Euskal Herri maitean, horrelakoak ere gertatzen dira. Egunerokotasunean adibideak nahi baino gehiagotan aurki ditzakegu eta horiek ez dira hedabide eta sare sozialetan agertzen. Askotan arerioa etxean dugu.

Katalana, euskara bezala, sarritan erasotua izan arren, oraingoan euskararen gainetik agertu da. Zeren arabera mailakatzen dira hizkuntzak? Galderak honek badu erantzuna eta erantzun horretan eskubide hitza ez da inon agertzen.

Errespetuaren harira zapaltzen ditugu gure hizkuntza eskubideak. Errespetu madarikatu horrek albo batean jartzen du euskara, gure hizkuntza. Hau da euskal hiztunok egin dezakegun akatsik handiena, errespetuan oinarrituz gure hizkuntza erabiltzeari uko erdararen mesedetan.

Oraingoan pentsa daiteke atzokoa izan zela euskarak inoiz jaso duen erasorik bortitzena. Ez, atzokoa izan zen, aspaldiko bueltan, gure hizkuntzak jasan izan duen erasorik mediatikoena. Berehala bolo-bolo zebiltzan “eskerrik asko Garitano” agertzen zuten mezuak. Une latz, mingarri eta bortitz horri emandako erantzuna txalotua izan arren bistan utzi zuen kazetari batzuen jarrera euskara eta euskaldunekiko.

Tamalgarriena da horrelako jarrerak ez direla gure mugetatik at soilik gertatzen. Ahoa betetzen zaigu gure herria eta kulturarekiko maitasuna adierazterakoan baina ez dezagun ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena. Atzo hedabide eta sare sozialetan biztutako zalaparta horrelakoak gertatzen diren bakoitzean errepikatu beharko lirateke.

Idatzitakoak kutsu ezkorra adierazi arren, era berean zoriondu nahi ditut bai Gaizka Garitano bai Almeria futbol taldeko prentsa arduraduna erakutsitako jarreragatik. Era berean espero dut atzoko aferak zerbaitetarako balio izatea eta horrelako egoerak ez errepikatzea hemen, etxean.

Sinadura: Pili Robles (EAko Euskara, Kultura eta Hezkuntza Idazkaria)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.