Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Pribatizazioa euskal eskola publikoetatik at!

Ibai Mugarza Plaza
2022/12/01

Eskola publikoek enpresa pribatuen antz gero eta handiagoa dute. Horrela, eskolen kudeaketa piramidalagoa da eta lan-prekarietatea areagotu da irakasle guztien artean, eta batez ere irakasle ordezko eta bitartekoena. Nagusi bat duen enpresa bat bezala funtzionatuz, soldatak beherantz, eta ikastetxeen eraginkortasuna eta errentagarritasuna bilatuz soilik.

Izan ere, hezkuntza-sailak askoz eskakizun gehiago ditu irakasleekiko. Gehiegi ustiatutako irakasleok ezin ditugu hezkuntza-erreformako prozesu ezberdinak gauzatu, nahiz eta borondatea izan. Ikasturte honetan, adibidez, formakuntza-digital bat gauzatu behar dugu eta lan ordutegitik kanpo, egitekoak gutxi izango balira bezala eta arazoa irakasleen konpetentzia digitalean balegotzat. Horregatik, ezin dugu hezkuntzarekin lotutako benetako kontuetaz aritu, ez daukagulako denborarik ezta baliabide material zein pertsonalik.

Nolanahi ere, eskoletan ematen diren edukiak ez daude bizitza kolektiboan aktiboki eta kritikoki parte hartzen duten herritarrak garatzeko sortuta, baizik eta mundu ekonomikora egokitutako profesional espezializatuak prestatzeko. Ikasteko irakastetik, gainditzeko irakastera pasatu gara, baita irakasleok ere.

Halaber, arazoa zera da: nork erabakitzen du curriculumeko ikasgai bakoitzaren edukiak eta abar horiek direla? Eztabaida hori ez da inoiz gertatu hezkuntza-sisteman, irakasleek ez baitute sekula parte hartu hezkuntza-legeen zehaztapenetan. Alabaina, enpresak dira hezkuntza-sistemak –gaizki- eraldatzen dabiltzanak; ez dira herritarrak erabakiak hartzen ari publikoak izan behar duen moduari buruz. Nolabait, hezkuntza-legeak erabakitzen ari direnak multinazional eta banku guztiak atzean dituzten multzo baten parte dira.

Halatan, gero eta handiagoa da erabakiak hartzen dituzten politiko zein erakundeen eta ikasgelako eguneroko zereginen arteko amildegia.
Hezkuntzan gero eta indibidualismo eta marketin gehiago dago, dena berrikuntza pedagogikoaren mozorropean.
Ostera, bizitzan zehar ikasgelarik zapaldu gabe bulego batean dauden beste batzuek hartzen dituzten erabakiak sufritzen ditugunak irakasleok gara.

Era berean, arazoa finantzaketa publikorik eza da. Ez da arazo teknikoa edota irakasleen formakuntza falta, arazo politikoa baizik. Egiatan, baliabideek garrantzia dute eta irakaskuntza-borondatea beharrezkoa da, baina azken hau ez nahikoa hezkuntza-aldaketarako. Argi dago hezkuntza-sistema ez dela neutrala curriculumaren, pedagogiaren, ebaluazioaren eta taldeentzat ematen dituen aukeren konfigurazioan. Orduan, ondorioak negatiboak dira sistema osoarentzat: gizarte-polarizazioa eta berdinen arteko taldekatzea, aberatsak aberatsekin eta pobreak pobreekin.

Gauzak horrela, egoera hau politika publiko aktiboaren bidez zuzendu daiteke. Hezkuntzak ez badu balio gizartea hobetzeko, nola hobetuko dugu sozialki? Bada, hezkuntza publikoak herritartasunaz hitz egin behar du; eskola publikoan irakasle izateak posible egiten du gizarte zuzenago, demokratikoago eta bizigarriago batekiko konpromisoa izatea.

Horrenbestez, irakasleok eta hezkuntza komunitateko partaide guztiok euskal eskola publikoaren aldeko benetako apostua egin behar dugu, greba eta ekintza ezberdinetan parte hartuz, hasteko. Ez hori bakarrik, euskal eskola publikoko irakasleek beraien seme-alabak euskal eskola publikoetan matrikulatuz ere, eta ez pribatu edota kontzertatuetan. Bestela, zertarako zara euskal eskola publikoko irakaslea? Zeintzuk dira zure balioak? Eta sinesmenak? Ez da zentzuduna ezta morala, bestela, eman iezadazu funtsezko arrazoiren bat.

Aldaketarako bidean, abenduaren 14an, euskal eskola publikoko irakasle denok grebara. PRIBATIZAZIOA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOETATIK AT!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.