Puntorrea
Bizikleta irteeretan agurtzen ditugun haien artean Aulestiko baserri honetako lagunak ez dira falta. Baina, zoritxarrez, behintzat ala ematen du, eguzkiaren babesean solasean denbora eman dutenak gero eta gutxiago dira. Seguru naiz aterpetan sorturiko gaien artean ortuek, fruitu eta belardiek tarte zabala izan dutela. Hala behar du, belaunaldiz belaunaldi mantentzen doan jakituriaren babesle nagusienak denboraren poderioz aulkira baztertuak izan diren hauek daudelako. Bejondeiela.
Gauzak horrela, batzuek aste honetako eguzki eta beroek medio luzaroan esperotako fotosintesia egiten duten bitartean, badira baserria munduan moteldu edo arintzen ari diren prozesuak. Abereentzako belar gehiago nahiko luketen haiek ez datoz bat baserri bueltako lorezaintza praktikatzen dutenekin. Izan ere, azken hauen deskantsua uztail bueltako lehen bero broteek garantizatzen dute. Tomateak aldez aurretik ez heltzeko lanak handitu dira, baina azken urteetan mendi landaketaren bat egin dutenen alde, nahiko ez dituzten aldameneko landareen hazkuntza eten da. Esandakoa borobiltzeko, edozein baserriko etartean zintzilik dagoen euritarako aterkiak eguzkitarako estalki moduan erabiltzen hasiak dira.
Hondarrean ere badira kontraesanak. Batzuek, umeen poztasuna itsasoaz gozatzeko aukerarekin lotzen dute. Beste puntan, eguzkitan kiskaltzen direnek egun amai ezin hauek noiz desagertu eteko diren zain daude, euriak ere, nola ez, negu parteko kobazuloetarako bidea non den erakusten digulako. Horrela, gure azal eta gorputzei merezitako deskantsua ematen diogularik.
Uda. Eguzkia. Beroa. Hobe esanda, gurean beti eta zorionez euria, eguzkia, lainoa eta batzuetan beroa. Denon gustura jokatzen ez dakien fenomenoa. Eguzkipean bizi beharra duten askok eta askok beraientzat nahiko luketen klima. Gure klima.