600 eta 1.500 metroko itsas ibilbideak egongo dira Ondarroako 35. Itsas Zeharkaldian. Gazte, master, senior eta beterano mailak barnebiltzen ditu zeharkaldiak. Parte hartzaileek sariak jasoko dituzte, eta Elena Fernandezen oroimenezko ekitaldia ere egingo dute.
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian 5. Hiru Txirlo lehiaketa egingo dute hilaren 16an. Izen ematea 16:30ean zabalduko dute, eta lehiaketa 17:00etan hasiko da. Hainbat sari banatuko dituzte bai bakarka, bai taldeka.
Markina-Xemeinek Baztanen kontra jokatuko du Euskadiko herriarteko esku pilota txapelketako finalaurreko partidua. Zumarragako frontoian jokatuko dute, eta ez dago hautagai argirik. Markina-Xemeindarren helburua finalerdikoa eta txapelketa poltsikoratzea da, Bizkaiko txapelketa irabazi ondoren.
Formulazio berriak garatzeko prestakuntza eta profesionalen hitzaldiak eskaini ditu aurtengo jardunaldiak. Bigarren ekitaldia erabat presentziala izatea nahi du Markina-Xemeingo zentro teknologikoak.
49 lagunek eman dute izena, momentuz, Etxebarriko II. Herri Kroserako. 600, 1.200 eta 6.000 metroko probak egongo dira eta, ostean, mokadua edukiko dute parte hartzaileek.
Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak Jean Dominique Olharanen eta Nicolas Etxetoren kontra jokatuko dute, zapatuan, Markina-Xemein Jai Alai Grand Slameko finala. Gazte mailako finalean, Aaron Lopez de Matauko eta Ion Ibarluzea EƱaut Urreistiren eta Alex Manzisidorren aurka neurtuko dira.
Mutrikuko portuan atun errea dastatzeko aukera egongo da, 12:00etatik aurrera.