Semaforoa gorri dagoenean geratu, nahi baduzu
Gorri dagoenean geratzea komeni liteke, eze, batez ere bidegurutze batean gaudenean, oso litekeena da beste bidetik datozenek aurrera egin nahi izatea. Batez ere berde badaukate. Semaforoaren aurretik pasozebraren bat badago, gainera, agertu liteke oinezkoren bat; eta inondik inora ez da onargarria horrelakoak autoaz jotzea. Are gutxiago norberaren semaforoa gorri badago.
Eta horrela.
Gure gazteei, hamazazpi bat urte badute eta jaietara badoaz, gehiegi ez edateko dinotsague. Handiegia ez harrapatzeko, behintzat. Eta hamasei bat urtekoei be bai. Eta hamabost bat urtekoei askok… segi zuk.
Legea ez da betetzen. Ez da uste bete behar denik. Baina kontuz ibili behar dute gazteek lege hauste hori egiten dutenean, euren kontra erabili liteke-eta.
Kontu honek zein on dakar? Ez da ona araua aproposkoa dela irakastea. Ez da ona zigorrak justuak ez direla jakitea. Ez dira onak alkoholaren debekuak eragiten dituen alkohol kontsumoak. Ez da ona… zein on dago arau horrekin?
Begi aurrean dugun burugabekokeria hori ez dugu ikusten. Horrenbeste militantzien artean, zelan ez da sortu honetan ganorazko lege baten aldekoa?