Status qu0 (h0lan gabiz)
Mundu osoa ibili jaku six sevenka; 6-7, 2026ko mundu mailako memea. Euskal memea be euki dogu: urteten jake urteten jakena. Barre gitxi ez genduan egingo itxura pijo eta harroputzeko gaztetxu panparroiaren euskera ezin traketsagoan keixatzen entzunda. Bai, arrotza. Kuadrillan holakorik ez dago, eta horiek PP-Voxeko itxurea dauke.
Urten eben kexan hareek eta entzun genduzan azalpenak. Geuk be esan bihar genduan: Horreek penkati merezi dabe. Okei.
Baina kexatu zirenean, gogoan daukot, esan eben ikastetxe jakin batzuetakoak dira penkoak. Juzgau ahal izango genduan: euskerik 0 ardura deutsen aberatsen eskolak. Eta esan eben zerrendako letra jakin batzuen arteko ikasleak dira penkoak.
Azken horri ez jako heldu.
Ez jako entzun inori horren ganorazko azalpenik; neuk behintzat ez. Hau da, Avalosek penkatu dau eta Olivaresek ez; berdin-berdin PP-Vox itxura arrotz hori eukita, berdin-berdin euskerik 0 ardura ixanda. Nik Avaloseri gainditzearen aldekorik ez dot esango, ezta idatziko be. Baina bai dot seinalau nahi 0 ardura hori, antza, askoz zabalagoa dala. Topau dogu zein kottauri egin barre (panparroi ustez aberats espainolista eta eskumako ha; bestia, gu lakoa ez), baina ixilik geratu gara euskereak beste guztietan –beste abizen guztietan be bai– ez dotsola ardura erakutsi doskun egoerearen aurrean. Eta ez dotso ardura, ez dagoalako penkorik.
Eta orain hurrengo kurtsuan gagoz, eta etorriko da aurtongo selektibidade barria (fck sele hori). Aurton euskaraz dakizun itxurea emon nahi dauan ikaslea bazara, landu beharko dozuz testu batzuk. Tarteko Azalaren kodea. Eta… zer nahi dozu, ba nik esatea? Ni euskararen aldeko militante legez, ezin aitzekoa egiten jat aukera. Hizkuntza ona izango da, kalitatezkoa, adierazpidea gogoangarria eta nahi dan guztia. Baina desegokia da batxi biko ikasleen ebaluazio unibertsala egiteko; are gehiago hain maitea askoren artean ez dan hizkuntza minorizatu eta minoritariotik begiratuta. Zer mesede dakarkio euskereari edo euskeraz ikasi nahi leukeen hainbat eta hainbateri poetikoki bere desira sexualen barri emon leikezan andrazko nagusi baten maixu lanak? –maixtra lanak be esaten ikasi bihar dogu. Jon Miranderen Haur Besoetakoa liburuak be kalidadean ez dau falta, baina buru faltarik ez da egon, neuk dakidala, testu ha derrigorrez txertatzeko. Liburua, chapeau! Liburuaren aukeraketa, ez.
Pitxin-pitxin esan dogu urteten jake urteten jakena, ba, urtengo deusku urtengo deuskunak.