Udan Bizkaibus zerbitzuarekin ditugun arazoak salatzen
Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailari, Markina-Xemeingo Udalari eta Lea-Artibai Mankomunitateari zuzenduta, gure herrian, Markina-Xemeinen, urtero uda sasoien Bizkaibus zerbitzuarekin dauzkagun arazoak salatu nahi ditut, batez ere, 3512 linearekin ditugun arazoak.
-
Hondartzara joan-etorriak egiteko autobusean sartzeko dauden arazoak (batzutan paradan bertan gelditzen da jentea). Lotsagarria.
-
Eta Lekeitioko San Antolin jaietakoa, lotsagarria ez hurrengoa da. Urtero bajada eta Antzar Egunean gurasoek seme-alabak eramaten amaitu behar dute, ezin direlako Bizkaibusean sartu, eta sakaka eta burrukan sartu behar izaten dute.
-
Lehen, amankomunazgotik Gababusa zegoen, eta zerbitzu bereziak direla-eta, kendu egin zuten. Baina gure herrira beteta heltzen dira. Kotxerak Markina-Xemeinen egonda, benetan ezin dira lanzadera batzuk jarri?
-
Azpiltzen refuertso bat egoten da, eta egia esan ez dakit zertarako. Bajada egunean, Lekeitiotik bueltan taxi zerbitzua egin eta gero, bertan zegoen iluntzeko 20:00etan, eta zertan? Hori jakitea gustatuko litzaidake.
Besterik barik, eta berriro idatzirik egin beharra ez izatea espero dut, benetan nekatu eta aspertu egiten nau kontu honek-eta.