Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Udazken txiki bat etxe aurrean

Alex Zubia Alex Zubia
2019/11/21

Azken egunotako euri jasak amaitu dira idazki hau tekleatzen ari naizen artean, naiz eta zuk irakurtzen duzunerako beharbada berriz euripean egongo garen; zer egingo diogu ba!

Egun pare bat euririk gabe eta eguzki printzen artean udazken koloreak ikusten hasi naiz. Berdeak marroi, marroixka, gorri, gorrixkei bide eman die. Udazken zertzeladak ikusten ditut. Zertzeladak lientzoa diren mendi magaletan udazken ikutuak besterik ez direlako somatzen. Berdeak nagusi jarraitzen du. Berde iluna eta berde argia, berde pinua eta berde eukaliptoa.

Kuriosoa da, Gernikatik nabilenean, kale artean, geure baserrian baino udazken gehiago dakusat. Kaleetako arbola denak udazkenean sartu dira eta kolorea aldatzeaz gain, hostoak askatzen ere hasi dira. Mendian aberasgarri da udazkeneko hosto erortzea, hortik sortzen da konposta, humusa, euriaren urari eusten zaio, bizi aniztasuna bermatzen da babes eta jateko bihurtuta.

Kalean ordez, enbarazu besterik ez du sortzen. Kaleak «zikinago» daude, labankorragoak, euriek hostoak estolderira eraman eta hauek estali egiten ditu ura kale eta errepideetatik aldegitea ekidinez.

Kuriosoa. Kuriosoa benetan kalean basoan baino udazken nabariagoa egotea; aberastasuna sortuko lukeen tokian urri, eta enbarazu egiten duen tokian ugari.

Mundua aldrebes.

Mundua aldrebes, aldrebesten gabiltzalako. Hosto erorkorrak beharko luketen tokian, gure lurrari eta urari eusteko gai ez diren arbolak landatzen ditugun gizarte bat gara. Ai, gure lur maitea! Bai, hor dihoana errekan behera Urdaibaiko padurak betez eta oraindik jende gehiena konsziente ez den arazo bilakatuz, ur trukaketa gero eta txikiagoa da eta.

Eta bioaniztasuna ia sortuko ez duen tokian, urik eta lurrik batuko ez duen tokian, polita izanez gero ia edozein arbola ipini daitekeen tokian… hor, hosto erorkorrekoak landatzen ditugu.

Nahiago dugu udazkeneko kolore politak kale batean izatea, inguratzen gaituen mendi magal guztietan baino. Nahiago dugu mendi osoa kaltetuko duen arbola mendian jartzea, kaleetan baino, honek espaloiak altxa eta izorra ditzakezkeelako.

Bitartean, udazken bete honetan, Gernikako kaleetara joan beharko dut udazkeneko koloreen edertasunaz gozatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.