Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urriko Azken astelehena

Alex Zubia Alex Zubia
2021/10/28

Urriak 25, astelehena, Gernika. Urriko Azken Astelehen Ez-Astelehena. Eguraldi ederra, terrazak beteta, aparkalekuak gainezka, kotxeak baita espaloi gainetan. Eskola, lantegi eta abar luze batek jai. Irrati eta telebistetako esatari eta kamerak protagonisten bila.

Astelehena da, baina ez da astelehena. Merkatua dago, astelehenero lez, baina ez da astelehena; ez-ASTELEHENA.
Baserritarrok hemen gaude gure gala ederrenak jantzita badaezpada. Gala ederrak ez gure janzkeragatik, baizik eta gure postuen janzkeragatik. Badakigu ez dela Urriko Azken Astelehen normal bat, non milaka pertsona merkatu pasa, egun pasa, parranda pasa Gernikara arrimatzen diren.

Badakigu jendetzarik ez dela egongo aurtengoan, ez direla urteroko ehun mila horiek hurbilduko gure postuetara, baina gaur jai duten guztiek, klaserik emon behar ez duten guztiek, lantegira joan behar ez duten guztiek, txosnetan lan edo edan egin behar ez duten guzti horiek… guzti horientzat ipini ditugu txukun gure postuak.

Inozoak gu! Gernikako plazaren izena guztion ahotan eta gure jeneroak astelehenero gure bezero fidelak diren horien ahoan bakarrik. Diskurtsoa eta praktika; batzuk diskurtsoa eta beste batzuk praktika. Denok hurbilekoa, lokala, Km0, ekologikoa eta abar nahi ditugu diskurtsoan. Teoria eta praxia, gura eta izatea.

Datorren urtean, bai, datorren urtean Urriko Azken Astelehena normala izango denaren itxaropena dugu denok, baina baserritarrok ez dugu gure aurretik milaka pertsona pasatzen diren Urriko Azken Astelehen bat izan nahi, hori ez-normala da eta.

Datorren Urriko Azken Astelehenean zuontzat gure lanaz, gure lurraz, zerutik jasotzen dugun euriaz ekoizten dugun luxuzko produktuak zuen ahoetara heltzea gura dugu, ez hitzez, ekintzez baizik. Hala ulertzen ez baduzue ere, baserritarrok ekoizten ditugun produktuak luxuzkoak dira, munduko edonongo goi mailako sukalde baten erabiltzeko modukoak. Zuontzat ekoiztutako luxuzko produktuak.

Datorren urteko Urriko Azken Astelehena etorri bitartean, astelehenero hemen gaude baserritarrok zuon zai.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.