“AI HORI BEGI EDERRA” kantatuz estreinatu nintzen abiatu berri zen UKKn. Gogoan dut oraindik ikastolatik lehenago atera nintzen otsaileko arratsalde hura. Andereñoari Alfredo Krausi abestu behar geniola azaldu nion pozez, ilusioz eta urduri! Je, je! 13 urte nituen .Zenbat kantu eta kontzertu!
UKK nire bizitzaren parte da eta kartzelatik ere horrela bizi dut. Ez pentsa gogoan ez zaituztedanik…UKK niretzat koroa baino gehiago da. Musikak, kanturako zaletasunak batu gintuen eta lagun talde /familia kantaria bihurtu gara. Gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin , elkarrekin joan gara heltzen, eta enteratu orduko 25 urte mando!
Heldu gara bai 25.urteurrenera , eta oraingoan ere ezin izango dut zuen ondoan kantari aritu baina nire gogoa zuekin egongo den dudarik ez izan. Utzi akorderen bateko disonantziaren bat niretzat!
25 urte neskak! Kostantzia eta konpromezuaren adibide ukaezina. Urteak aurrera eta maila ere gora . Neurriko helburuak jarri eta poliki-piliki betetzen joan den emakume talde kantaria. Harrotasun eta miresmenez jarraitzen dut zuen adibidea, zuen lorpenak. Ilusioz eta gogotsu lehenbailehen zuen ondora bueltatu eta partitura ulergaitz horiek deszifratzen eta kantatzen hasteko. Baita Santa Zezilia ospatzeko ere! Je, je!
Audientzia Nazionaletik kartzelarako bideari, eskuburdinak atzean lotuta Pirritx eta Porrotxen:” kantatzen ez duenak zorionik ez du!” kantuarekin ekin nion, eta horrela jarraitzeko asmoa dut, kantari.
Ez naiz beraz gehiago luzatuko baina ezin amaitu gutuntxo hau , 25 urte hauetako abenturan bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak eman gabe , haiek gabe ezingo genukelako bidea egin kantari . Eskerrak bereziki gure entzule fin eta leialei.
Zuei, UKK lagunoi…zoixonak! Ondo –ondo pasa eta bete bitza UKK-k beste 25 urte kantari ,zorionean.
Estremeratik , Urtza Alkorta Arrizabalaga