Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zebra bidearen aurrean zai

Alex Zubia Alex Zubia
2020/12/10

Hemen nago, euripean, zebra bidearen aurrean so. Hotz egiten du eta dagoeneko ur ttanttak nire kolkotik behera erortzen ari dira. Bizkarrean somatzen dut hezetasun hotza, baina hori berdin dio nire aurretik igaro den seigarren kotxearen gidariari, zein bere kotxearen haize egokituaren berotasunean eta maite duen musika entzuten dihoan.
Arraioa, aterkin haundiak maite ditut baina gaur neurea baserrian ahaztu dut, ez zegoen euri antzik eta. Agian horrexegatik ez naute ikusten, neure aterkin haundia baserrian ahaztu dudalako. Ziur, bestela aterkin koadrodun haundia ikusi eta lehen kotxeko gidaria zebra bide aurrean geratuko zen; edo agian bigarren kotxe gidaria. Edonola ere, seguru sei kotxe baino gutxiago pasatuko zirela geratu aurretik.

Hemen nago zebra bide aurrean, busti eta hotzik, aspaldion zenbat jenderi «nire eskubidea» entzun diodan errepasatzen dudan artean. Bai, antzaz zebra bidearen aurrean «nire eskubidea da» pasatzearena, baina nire aterkin koadrodun haundi barik ikustezina naiz kotxe gidarientzat.

Eta jendea zein oker dagoen iruditzen zait. Zebra bidearen parean ez da nire eskubidea aurrera joatea. Eskubideak ezin dira «nireak» izan, eskubideak «gure» izan behar dute, bestela ez dira eskubide. Horrexegatik hain zuzen eskubide bat urratzen denean ez da «nire eskubidea» edo «zure eskubidea» urratzen, «gure» eskubidea baizik.
Gizartean, gizataldean bizi garan pertsonak gara eta eskubideak pertsona gisa ditugu, herritar gisa, herri gisa, kolektibo gisa, nahiz eta horietariko batzuk norbanakoei aplikatu behar, oraintxe bertan zebrabidearen aurrean urratsa emateko «gure» eskubidea nire pertsonarengan urratzen ari diren bezalaxe.

Halaxe dira eskubideak, denonak, momentu jakin batean bakoitzak erabili edo ez. «Nire» diren ustezko eskubidean ari direnak beti dira diktadore batek, matxista batek, zapaltzaile batek… besteengan ezartzen dituen zapalketa mota bat.

Horrexegatik, datozen egunetan, etxekoekin batera egoteko «gure eskubidea» urratuta duten guztietaz gogoratuko naiz; dela, Puerton, Santoñan, Basaurin….

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.