Zelan?
Uda sasoie igaro eta jentie oporrosteko depresiñoagaz dauela entzuten da han eta hemen. Danak barriro kopeta baltza jantzi eta munduegaz hasarratu direla sentitzen dot.
Buelteu dire kotxien goazela boziñazo eta «alemanierazko irain batek baño txarrau emoten daben» berbak agotik botaten dabezan jentien presentzixe. Danak buelteu gara estresera…
Oiñ dala gitxi, goizeko orduetan kale huts eta ixilek zirenak, kotxe eta jentez bete eta ixiltasun hori apurtzen dabelarik esnatzera buelteu gara. Astelehenetik ostiralera egutegixe begiratzera ohitu barriro, asteko azken lan egune noz helduko itxaroten, eta asteburuen kontrakoa… astelehena nun dauen, mentalki indderra eingo bagendu moduen sekule ez daiten heldu. Astiro astiro errutinara bueltetan goaz… Gimnasioa, erosketak eiteko egune, aste osorako bazkarixek/aparixek antolatu…
«Eta honegaz nora doa hau?» galdetuko dozue. Ba… zutabe hau hasi dodanien, jentien oporrosteko depresiño eta kopeta baltzetaz ein dotsuet berba. Eta horrek uda sasoira eroan nau. Oporretan noanien beti eroaten dot liburu bat. Ez naz oso irakurlie baña… oporretan bai! Hori da benetan oporretan nauela sentiarazten deustana. Irakurtzeko tartie eta lasaitasune topetan dodazenien. Ba… aurten, oso gustoko dodan idazle baten beste liburu bat irakurri dot. Albert Espinosan Finales que merecen una historia. Askok ez dozue jakingo nor dan. Ez dozue jakingo Planta Cuarta edo Pulseras Rojas-en (liburu honen eskubidiek Steven Spielberg-ek erosi eutzola esan ezkero???) autorie dala.
Bueno, nirera jarraitzen dot. Ba Albert Espinosa miretsi eiten dot. Izugarri miretsi be. Beren irudimena beste kategori batekoa irudi jat, baña, batezbe, beren bizipoza. Beren energixe. Transmitiduten daben indderra. Gaztetarik minbizixen ondorioz, beleunetik bera hanka bat galdu eban gizon bat. Beste minbizi bat be gainditu eban gizon bat. Eta ze ikuspegi baikorra dekon. Pasarterik txarrenetik be zeozer positiboa atarateko ze kapazidade! Benetan gomendatzen deutsuedaz beren liburuek eta beren gidoiek dekiezan pelikulak. Ez zaitzue indiferente itziko. Eta bizixen, egoerarik txarrenien bagauz be, gure pare dagozan asko ta asko dauzela ikusten erakutsiko deutsue. Niri, behintzet, asko laguntzen dost. Bizixe hiru egun dire, eta ez geunke bakar bat malkoak edo kopeta baltzan ondorioz lauso igaro biher.
Gure ingurukoek gure poza gozatzeko eskubidie dekie. Ze hori be kutsatu eiten da. Bai bai! Beitu. Niri «zelan?» galdetzen deustienien, beti edo gehienetan «elegante» erantzuten dot. Atzo nik egin neutson galdera hori lankide bateri eta beren erantzunek egune alaitu eustan. Ez neban espero. Iñoz ez eustien holan erantzun. Badakizue zein izan zan bere erantzune? POZIK!
Egun ona euki!