
13:00etan Zabiel Plazan jarri du hitzordua Mutrikuko Udal Musika Bandak Gabonetako kontzerturako; eguraldi txarra egingo balu, kultur etxeko ganbaran izango litzateke emanaldi. Honako piezek osatuko dute igandeko errepertorioa: Straussen Murcielago ba...

Elizako organua konpontzeko eta Saharako herritarrei laguntzeko. Horretara zuzenduko du Ispastergo Udalak Ainhoa Artetaren kontzertuagaz lortuko den dirua. Kontzertua hilaren 30ean, 20:00etan, izango da. Lehenegoz abestuko du Artetak bere aitak ondo ba...

Ondarroako Historiazaleek 10. urteurrena ospatzen jarraitzen dute. Orain arte egindakoari ondoko ekintzak batuko dizkiote hurrengo egunetan: gaur, 19:00etan, kofradia zaharrean, marrazki koadro eta argazkien proiekzioagaz lagunduta herriko hirigintzare...

2010 «urte oso gogorra izan da euskal presoentzako, eta senideentzako ere bai», Lea-Artibaiko Etxerat elkartean batzen diren familia eta lagunen esanetan; «funtsezko eskubideak txantaia politikoa egiteko darabiltzate», diote. Preso politikoen senideek «benetako arazoa eta denon arazoa» dela presoen eskubide eza nabarmendu dute. «Euskal Herrian aldaketa unean gaude, eta presoen egoera be aldatu egin behar da; euren eskubide guztien jabe izan behar dira», diote. Horretarako urratsak emotea «euskal gizarte osoaren zeregina da, eta ez bakarrik senideena» azaldu dute. Horregatik egin dute dei Gabonetako mobilizazioetan parte hartzera, eta urtarrilaren 8an «Bilbora urratsa denon artean» ematera. Honako mobilizazioak deitu dituzte Gabonetarako Lea-Artibain eta Mutrikun Gabon egunetan Presoen eskubideen aldeko Olentzeroren kalejirak. Hilaren 23an, Lekeition, 18:00etan udaletxe aurrean da hitzordua. Abenduaren 24an Mutrikun 18:00etan Zubixatik irtenda, moilan zehar, Goiko Plazaraino. Ondarroan, 19:00etan irtengo dute Augustin Zubikarai plazatik; Alamedan presoen Gabon gaueko mahaia ipiniko dute, eta Kale Kutzean amaituko da. Manifestazioak. Abenduaren 24an, 19:00etan, Lekeition eta Markina-Xemeinen manifestazioak egingo dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Erakusketa. Ondarroan, Udal Erakusketa Aretoan argazki erakusketa egongo da, hilaren 27tik urtarrilaren 2ra arte. Auto karabana. Abenduaren 26an, Jose Ramon Foruria, Foru gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko eskualdeko auto karabanak urtengo du Markina-Xemeindik Basauriko kartzela aurreraino. 11:00etan, Zelaitik. Azken barikua Abenduaren [...]

Hasi dira Santo Tomasak han eta hemen; asteburuan Ondarroan jaigunea prestatu dute, Mutrikun plaza bete du nekazal azokak, eta Ziortza-Bolibarren herriko jaiei hasiera eman eta urteetan atzera egitea lortu dute.

Ondarroako Arraun Elkarteak izendatu du formalki bere zuzendaritza barria. Gorka Elordi izango da aurrerantzean presidentea, Josu Elu presidenteordea, Xabi Azkarate idazkaria, Jose Mari Elordi diruzaina eta Aitor Badiola eta Iñigo Larrinaga bokalak. Z...

Dortsalik eta saririk barik izan arren, hainbat herritar batu ziren domeka eguerdian Berriatutik Ondarroara aringa-aringa egiteko. Modu horretan, Egia-Iriondo lasterketak ez du eduki etenik eta 27.ez be egin da, modu bat-batekoan izan arren. Gogoratuko...