
160 umek parte hartu zuten domekan, Markina-Xemeinen egon zen Eskolarteko Txirrindulari Topaketetan. Aurrebenjaminetik hasi eta txikien mailara arteko txirrindulariek parte hartu zuten Kareaga industrigunean lehiatu ziren probetan. Mailaren arabera, kilometro bateko zirkuituari buelta gehiago emon behar izan zieten parte hartzaileek. Horrela, bi buelta emon zituzten aurrebenjaminek eta hamabost txikiek. Azken maila horretan egon zen, gainera, parte hartze handiena, eta itzelezko abiaduran emon zion tropelak buelta zirkuituari. Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo taldeek parte hartu zuten topaketetan. Argazki galeria ikusgai.

Vista Alegreko proiektuaren aurka egiteko asmoz herritar batzuk aurkeztu zuten auzi helegitea sartzeko eskabidea ontzat hartu du epaileak. Erabakia eskuetan zutela, zapatuan elkarretaratzea egin zuten herritarrek, Karraspion, eta 50 lagun inguru batu...

Haur parkean, Egañaneko frontoian eduki dute gaur ere umeek eguneko lehenengo hitzordua. Orduek aurrera egin ahala, erraldoien eta buruhandien konpartsak Gure Ametsa Dantza taldeari egin dio tartea: 12:00etan kalejiran joan dira umetxoak, eta ostean,...

Berriatuako auzoak egun handiak ospatu ditu joan den asteburuan. Beti-betiko ekintzekin, jai giroa auzo guztira hedatu da eta auzotarrak ondo baino hobeto ibili dira. Dantzak, abestiak eta bizikleta erakustaldiak auzoa jendez gainezka laga dute astebur...

Hemen be bai dendarien elkarteak antolatuta, beherapenen azokatxoa egongo da datorren zapatuan Arkupe aurrean. 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik azoka, eta elkartea osotzen duten denda desberdinetako produktuen beherapenak, eta eskaintza berezi...

Mutriku Zero Zabor taldeak “malenak zero zabor bidean” ospatzeko gonbitea egin die jaietan egongo diren guztiei . Horretarako, azken urteetan egin izan den bezala, edalontzi berrerabilgarriak egongo dira eskuragai gaztetxe zein txosnetan. &...

Liga hasierarako ez, baina urrirako Zaldupen jokatzeko lantxerik egongo da Aurrera. Epeak betez gero, abuztuaren hasieran hasiko da futbol zelaiko lanen lehenengo zatia, eta irailaren amaierarako amaituta egongo da. Ondarroako Udalak obra zibilaren es...