ONKAIA ARRAINAK
Hauek dira merkaturatzen ditugun produktu nabarmenenak: legatza, antxoa, hegaluzea, berdela, txitxarroa, izokina, zapoa, oilarra, perlita, txipiroia, etab.
Egosten dugun olagarroa Kantauri itsasoan eta Dakhlan (Maroko hegoaldea) arrantzatzen dugu. Guk egosi, eta, ondoren, hutsean ontziratuko ditugu, 2 formatutan: 500 gr eta 300 gr tentakuluak.
– Gutxi gorabehera kilo bateko olagarro osoak.
Olagarro egosiaren bi formatuak pasteurizatu egiten ditugu 2 hilabete baino gehiagoko iraungipena lortzeko.
Ondarroako portuko gure arrantzaleek arrantzatutako hegaluzea, eta, ondoren, gure instalazioetan ontziratuak. 2 formatu ditugu; 160gr eta 260gr.ko potoak. Kalitate handiko oliba-olioarekin egiten dira beti.
Kantauriko legatzaren kokotxak freskoan erosten ditugu eta garbitu ondoren 500 gr.ka erretiluetan jarri eta hutsean ixten ditugu ondoren izozteko. Freskoan ere saltzen ditugu.