UHAGON
Uhagon Kulturguneko kafetegia taberna bat baino gehiago da. Leku lasaia, terraza paregabearekin eta zuhaitzez inguratuta. Horrez gain, umeentzako jolastxokoa, aldizkariak, ipuinak, liburuak… daude bertan.
Menu espresa, gosariak ogitarteko eta entsaladak eskaintzen dituzte, baita taldeentzat adostutako menuak ere.
Berezitasunak:
Bertoko arrautza eta patatekin egindako tortillak • Txokolatadak eta luntxak.
Itxita: Domeka arratsaldetan.
Oporrak: Urte osoa zabalik.