Ondarroako Udalak Aitte Pireriko murala ezabatu du, “egitasmoaren eta emaitzaren arteko desoreka dela eta”
“Aitte Pireriko ermita, Bizkaiko gotzaingoaren eraikin bat denez, abuztuan Erdi Aroko batzordeko ordezkari bat Ondarroako apaizarengana hurbildu zen horma margotzeko baimena eskatzera. Bilera horretan, Erdi Aroko emakumeekin lotutako irudi bat izango zela azaldu zion, egokia, txukuna eta polita, batzordean aipatu bezala”. Dena dela, udalaren esanetan, horma irudia egingo zuten taldeek ez zuten zehatz azaldu zer zen egingo zutena. “Egunean bertan argituko zen sorpresa bat izango zela esan zuten”. Apaizak bere oniritzia eman zion proposamenari. “Zoritxarrez, muralaren emaitza ez da Erdi Aroko Batzordeak espero zuena izan, ezta onargarria ere, Ondarroako apaiz eta eliztarren ikuspegitik”, adierazi du udalak. “Apaizaren egonezinaz jabeturik, eta bere kabuz murala ezabatzeko asmoa zeukala jakin genuenean, berriro batu ginen berarekin batzordeari emandako konfidantzan huts egin izanagatik barkamena eskatzeko. Era berean, murala udalak berak ezabatuko zuela agindu genion, eta halaxe egin du, Erdi Aroko batzordean pertsona bat izan ezik gainontzeko guztiok ahobatez hartutako erabakiaren ondorioz”. Erdi Aroko batzordeak, bere aldetik, argi utzi nahi izan du murala ezabatzearen arrazoia ez dela izan bertan egiten diren aldarrikapenekin desadostasuna, edota arlo estetikoan egon daitezken ikuspegi ezberdinak. “Bai ordea, Ondarroako apaizari batzorde legez eman genion hitza bete ez izana”, gaineratu du udalak. Erabaki horren aurrean, horma irudia egin duten bi taldeek (7 emakumen [...]
“Aitte Pireriko ermita, Bizkaiko gotzaingoaren eraikin bat denez, abuztuan Erdi Aroko batzordeko ordezkari bat Ondarroako apaizarengana hurbildu zen horma margotzeko baimena eskatzera. Bilera horretan, Erdi Aroko emakumeekin lotutako irudi bat izango zela azaldu zion, egokia, txukuna eta polita, batzordean aipatu bezala”. Dena dela, udalaren esanetan, horma irudia egingo zuten taldeek ez zuten zehatz azaldu zer zen egingo zutena. “Egunean bertan argituko zen sorpresa bat izango zela esan zuten”.
Apaizak bere oniritzia eman zion proposamenari. “Zoritxarrez, muralaren emaitza ez da Erdi Aroko Batzordeak espero zuena izan, ezta onargarria ere, Ondarroako apaiz eta eliztarren ikuspegitik”, adierazi du udalak. “Apaizaren egonezinaz jabeturik, eta bere kabuz murala ezabatzeko asmoa zeukala jakin genuenean, berriro batu ginen berarekin batzordeari emandako konfidantzan huts egin izanagatik barkamena eskatzeko. Era berean, murala udalak berak ezabatuko zuela agindu genion, eta halaxe egin du, Erdi Aroko batzordean pertsona bat izan ezik gainontzeko guztiok ahobatez hartutako erabakiaren ondorioz”.
Erdi Aroko batzordeak, bere aldetik, argi utzi nahi izan du murala ezabatzearen arrazoia ez dela izan bertan egiten diren aldarrikapenekin desadostasuna, edota arlo estetikoan egon daitezken ikuspegi ezberdinak. “Bai ordea, Ondarroako apaizari batzorde legez eman genion hitza bete ez izana”, gaineratu du udalak.
Erabaki horren aurrean, horma irudia egin duten bi taldeek (7 emakumen en movimiento eta bIkrIts) udalak eta oro har, batzordeak hartutako erabakiaren aurrean euren desadostasuna erakutsi dute. “Batzordera ezin izan ginen joan, eta gure ustez, erabaki hori ezin zen hartu egileok aurrean egon barik”.
Hona hemen horma irudia egin duten bi taldeek zabaldutako idatzia, osorik:
BAZEN BEHIN ERDI AROKO JAI BAT OSPATU NAHI ZUEN HERRI BAT
“Bazen behin Erdi Aroko jai bat ospatu nahi zuen herri bat. Ondarroako
hainbat talde eta pertsona elkartu ziren, herriko udalaren babesean,
ospakizunaren inguruan egingo ziren ekintzak proposatzeko eta bideratzeko.
Elkartu zen jende multzo horri Erdi Aroko Batzordea deitu zitzaion. Behin-
behineko asmoa herritarren parte hartzea bultzatzea zen; hau da, Erdi Aroaren
inguruan bakoitzak egin zitzakeen ekarpenekin jai hau aberastea. Gorabehera
desberdinen artean, batzorde honetako bi talde (7 Emakume en movimiento eta
Bikrits) batu egin ziren helburu batekin: aukera hori aprobetxatu nahi izan zuten,
artearen historiak baztertuta eduki dituen emakume artisten oroimenez herriko
horma bat margotzeko.
Proiektu hori burutzeko, batzordean eskakizun hauek egin ziren: horma
bat, pintura eta aldamioa. Bi talde horiek horma jakin bat margotzea proposatu
zuten. Horma hori, ofizialki ondasun historikoa ez bada ere, herriarentzat balio
berezia duen “monumentu” baten zati bat da, eta horretaz gain, momenturen
batean Elizak bereganatutako eraikina. Hormaren ezaugarri horiek kontuan
hartuta, udaleko ordezkariek apaizaren baimena lortzeko elkarrizketak hasi
zituzten. Apaizaren erantzuna baiezko argia izan ez bazen ere, nolabait onartu
zuen eskaera, eta udalak baimendu egin zuen horma horren erabilera.
Horrenbestez, muralaren proiektuak martxan jarraitzen zuen eta bi talde horiek
ordura arte egindako lanaren zirriborroa aurkeztu eta azaldu zuten.
Egunak joan ziren, Erdi Aroko jaiaren asteburua ere pasatu zen eta,
noski, murala ere egin zen. Muralaren inguruko iritziak askotarikoak izan ziren,
nola ez, egileengana hurbildu zirenek ez zuten aipamen txar bat bera ere egin,
ezpada hormaren balio historikoa azpimarratzeko. Baina bazegoen, antza,
arazoren bat. Izan ere, Erdi Aroko ospakizunetik hilabetera, gutxi gorabehera,
Erdi Aroko Batzordeak murala ezabatzea erabaki zuen.”
Erdi Aroko jaitik astebetera, informazio aldrebesa heldu zitzaigun
Batzordeko kide ez zen pertsona batengandik. Nonbait, udaleko ordezkariak ez
zeuden muralaren emaitzarekin ados. Horren zergatia ez zegoen argi, baina
muralaren emaitzaren inguruan liskarra sortu zela entzun genuen, oraingoan
ere udaleko ordezkaria ez zen pertsona baten ahotik. Hori guztia jakinda, Erdi
Aroko arduradunaren deiaren zain geratu ginen, muralaren inguruan agertutako
kexuak argitzeko edo azaltzeko eskatuko zigulakoan.
Egunak joan eta egunak etorri, deirik ez genuen jaso. Dei hori hilabete
pasatu ondoren jaso genuen. Gutariko bati deitu zion Erdi Aroko Batzordeko
arduradunak, udaleko ordezkaria ere badenak. Lerro hauetan, udal ordezkari
horrek dei horretan izan zuen jarrera eta erabili zuen tonua deskribatzeak ez du
merezi. Baina gauza bat argi dago: ziur gaude inork ez duela merezi horrelako
traturik instituzio honen ordezkari batengandik, eta gutxiago deiaren zergatia
kontuan hartuta. Dei horretan, murala kentzeko erabakia hartuta zegoela
baieztatu ziguten; erabaki hori Erdi Aroko Batzordeak hartu ei zuen balorazio
batzarra egin zenean. Gu ezin izan ginen aurkeztu erabakia hartu zen batzar
horretara, gutariko bat ez baitzegoen herrian. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun
Batzordearen aurrean proiektuan parte hartu genuen talde bien ikuspuntua
azaltzea. Hala ere, taldeko kideak Batzordean ez geundela hartu zen erabakia,
eta hori ez zitzaigun bidezkoa iruditu. Dei hori jaso eta astebetera, “Aita Pireri”-
n horman egindako murala kendu egin zen udalaren mandatuari jarraituz.
Batzordeko ordezkariak telefonoz emandako arrazoiak honako hauek izan
ziren:
– Gezurra esan eta manipulatu egin genuela.
– Erdi Aroarekin zerikusirik ez zuela muralak.
– Udaleko arkitektoak, hormaren balio historikoa dela eta, horrelako lanik ezin
daitekeela egin azaltzen duen txosten bat bidali zuela.
– Erdi Aroko Batzordeko arduraduna eta alkatea bera apaizari barkamena
eskatzera joan behar izan zirela.
Dei horrek akusazio-zaparrada ematen zuen. Eta guztia argitzeko
asmoarekin, alkatearengana jo dugu gaur goizean. Itxura denez, alkateak ez
zuen espero gu harekin elkartzeko arrazoia murala kentzearen kontua izatea.
Esan digunez, ez genuke azalpen gehiagorik behar, udaleko ordezkaria jada
gurekin harremanetan jarri delako eta kontu-arrazoiak eman dizkigulako. Baina,
dei hori al da benetan udalak herritarrei emandako erantzuna? Udal ordezkariak
telefonoaren beste aldean zuen pertsona hitza ahoan zuela utzi eta telefonoa
eskegitzen amaitzen den elkarrizketa? Dena den, murala kentzearen benetako
arrazoia behar bagenuen alkateak eman digu, eta gu bere hitzekin geratzen
gara. Margolana kentzearen arrazoia hau da: Erdi Aroko Batzordeak ahobatez
erabaki du muralak Erdi Aroarekin zerikusirik ez duela eta kentzea beharrezkoa
dela. Horrela izan al zen? Alkatearekin izan dugun elkarrizketa honetan,
arkitektoak bidali zuen txostenak, balio erabakigarririk ez zuela ziurtatu digu.
Eta ez hori bakarrik, eskuartean genuen txosten honetaz gain, bigarren bat
erakutsi digu, Erdi Aroko ospakizunen aurretik bidalia. Beraz, Erdi Aroko
Batzordearen arduradunak ez al zuen ezagutzen aldez aurretik arkitektoaren
kezka eta oposizioa?
Idatzi honen bidez, gure asmoa, gertaeren berri emateaz gain, gure
ikuspuntua azaltzea da. Ez udalak, ez Erdi Aroko Batzordeak eskatu ez diguten
azalpena emateko aukera izan nahi dugu, gure iritziz “kontu” honetan egin den
akatsik handiena horixe izan baita. Ez dugu ulertzen nolatan hartu daitekeen
horrelako erabaki bat zuzenean inplikaturik dauden pertsonen itzalean, eta
horretaz gain, Erdi Aroko Batzordean parte hartu zuten pertsonen jarrerak ere
harritzen gaitu. Inor ez al zen konturatu eztabaida hartan alderdi batek bakarrik
azaldu zuela bere kriterioa? Inola ere ez genuen espero murala kentzearen
funtsezko arrazoia pertsona batzuen kriterio pertsonalaren araberakoa izango
zenik, eta are gutxiago, kriterio oker bat. Benetan sinisten dugu jende guztiak
duela gaitasuna eta eskubidea lan honen inguruko irakurketa bat egin eta iritzi
bat emateko, baina kontuan izan behar da askotan gure iritziak eta kriterioak ez
datozela bat errealitatearekin. Norbaiti interesatzen baldin bazaio hemen doa
gure azalpena.
Margolan hau egiteko asmoarekin hasi ginenean, aurretik aipatu dudan
bezala, helburu argi bat genuen. Helburu hori Batzordean azaldu zen. Eta berriz
ere errepikatuko dugu argi geratzeko: artearen historiak baztertuta utzi dituen
emakume artisten oroigarri bat egitea. Gure lana bi zati nagusitan banatzen da,
hobeto esanda, banatzen zen. Alde batetik, Erdi Aroa abiapuntutzat hartuta,
garai hartako emakume artistek egindako lanak aurkitu eta aztertu genituen. Ez
zen batere erraza izan. Dakizuenez, garai hartan, emakumeen papera eskema
mugatu eta kontrolatu batean mugitzen zen, eta arte plastikoetan lan egiten
zuten emakumeak egon bazeuden arren, artearen historiak inoiz edo oso kasu
gutxitan hartu zituen aintzakotzat. Beraz, topa ditzakegun dokumentuak eta
informazioa oso urriak dira. Hala ere, aurkitutako lanek bazuten ezaugarri
komun bat: gehienak joskintza-lanak ziren. Hori dela eta, margolanaren
abiapuntua edo funtsezko ideia hori bera izatea erabaki genuen. Horrekin
batera, lanaren zati nagusiak irudi geometriko bat erakusten du, hain zuzen ere,
iturri desberdinek diotenez, Gironako monja batek Erdi Aroan sortutako Tapiz
de la Creació deritzon lanaren zatian agertzen den irudi geometrikoa. Gaur
ezagutzen ditugun Erdi Aroko lanen kutsu erlijiosoa alde batera utzi nahi
genuen, eta Erdi Aroan hain ohikoak ziren forma geometriko horiek egokiak
iruditu zitzaizkigun, ez bakarrik lanaren oinarri gisa, baizik eta hormaren forma
eta ezaugarriak ere kontuan hartuta. Esan beharra dago orain aipatutako
margolanaren zati hori Batzordean aurkeztu zela; guk, behintzat, zirriborroa
udal ordezkariari eman genion. Bertan, tapizaren zati bat baino ez zen
agertzen. Izan ere, gainontzeko zatia, behin eta berriz azaldu dugun bezala,
aurritik zehaztutako eta hauetan oinarritutako elementu batzuen bidez eginiko
collage-a izan zen, momentuan bertan sortua.
Bigarren zati horretan, gure sormen-lana gauzatu genuen. Elementu eta
objektu desberdinen bidez (tartean oihalak, sokak eta jostorratza), Erdi Arotik
gaur egunera arte egon diren emakume artista batzuen izenak elkartu genituen,
denen artean sare bat sortuz, eta, bide batez, haien izenak plazaratuz. Collage-
an erabilitako elementuak, egileen ekarpen pertsonalez gain, horman egindako
Erdi Aroko tapizaren isla eta erreferentzia ziren. Nolabait, urteetan zehar
emakumeari inposatu izan zaion joskintza-lanari beste ikuspegi bat eman
genion; hau da, etxeko lan soila izatetik, artelan baten balioa izatera pasatu
zen. Emakume askorentzat horixe izan zen beraien sormena garatzeko eta
erakusteko bide bakarra.
“GURE GORPUTZE GUDA-ZELAXE”. Esaldi horrek aurretik azterturiko
bi zatiak batzen ditu. Arku forman eraikita, alde batetik, “Aita Pireri”-ren tunel
ilunari erantzuten dio; eta bestetik, berriz ere, Tapiz de la Creació obran forma
biribilean edo aureola forman agertzen diren hitzen eredua jarraitzen zuen.
Artelan horrek, Jainkoak mundua nola sortu zuen azaltzen du, irudi eta esaldi
batzuen bitartez. Kontakizun erlijioso horiei, guk, emakume garen aldetik, esaldi
horrekin erantzun diegu. Esaldia bera ez da guk asmatutako zerbait; 80ko
hamarkadan emakume artista alemán batek sortutakoa da. Interpretazioak
anitzak izan daitezke eta gure gaiarekin bat egiten zuen esaldiak. Emakumeok
gure gorputzaren esklabu bihurtu gaituzte eta, aldi berean, gure gorputzaren
jabe izatea ukatu digute. Emakumeak izatearren, mugak ipini dizkigute, eta
kasu jakin honetan, artearen munduan, beste askotan bezala, ateak itxi
dizkigute edo gizonezkoak baino lan handiagoa egitera behartuta egon gara
ordainetan balorazio minimo bat jasotzeko. Esaldi horretaz gain, beste esaldi
bat ere bazegoen. Bigarren esaldi horrek gure asmoa eta gure ustez arteak
duen baliorik eta gaitasunik garrantzitsuenak adierazten ditu: “Sormena
borroka-tresni re, sormenak gizarte aldaketi dakar”.
Egia esan, muralaren inguruan sortu diren eztabaidei alde positiboa ere
topatzen diegu. Esan dugun bezala, arteak gizartearen erantzuna espero badu,
pentsatu nahiko genuke margolan honek kontzientzia batzuk mugitu dituela.
Onerako edo txarrerako, egin dugun lana ez da geratu kale bazterretan ipini eta
ezer esaten ez duen apaingarri huts bat bezala edo batzuen lasaitasunerako
espektatibak betetzen dituen emaitza bezala. Ez dugu dudarik, jendeak eta,
batez ere, Batzordean parte hartu zuten kideek beste zerbait espero zutela,
baina guk dakigula, muralari buruz hartu beharreko erabakiak gure esku
zeuden, eta ez beste jende batek pentsatzen duen, nahi duen edo gustatuko
litzaiokeenaren baldintzapean. Honekin guztiarekin, garbi utzi nahi dugu guk ez
dugula ezer ezkutatu eta gutxiago inor manipulatu; gure boterea, zoritxarrez, ez
da horretara heltzen. Hala ere, benetan uste dugu denok aske izan beharko
ginatekeela pentsatzen duguna adierazteko, eta guk horretan jarraituko dugu.
7 Emakume en Movimiento & bIkrIts