Arnasa elkarteari babesa eman diote Ondarroan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek
Bizipoza aurkeztu dute Ondarroan. Urtero modura, Zaldupe kiroldegia jendez bete zen zapatu arratsaldean, txikien eta nagusien irri eta algaraz. Antzezlanaren amaieran, Arnasa elkarteko kideak –fibrosi kistikoa daukaten gaixoen senideen elkartea– igo ziren agertokira, eta Kirmen Uribe ondarrutar idazleak idatzitako abestia kantatu zuten elkarregaz.
Bideoa: