Erlantz Alkorta: "Urtza nola eraman zuten jakinda, beharbada, hobeto izan zen ez ikustea"
Bost egun haietan turrunak jotzen zuen bakoitzean, Urtza atxilotzera zetozelakoan edo, denok zubira joaten ginen korrika batean, eta sekulako urduritasuna sentitzen nuenZelan deskribatuko zenuke Aske Gunean sortutako giroa? Jai giro modura ez dakit izendatu daitekeen,baina, turrunik jotzen ez zuenean pila bat ekimen egiten genituen. Maiatzaren 15ean, eguna sortu orduko, turrun hotsa etengabe entzuten zen Ondarroan. Euria egiten zuen eta ertzainen furgoiak heltzen hasi ziren. Zubian batu, eta Urtzarengandik hurbil zeundela, zelan bizi izan zenituen azken ordu haiek? Hasiera batean, Urtzaren alboan nengoen, zubiaren erdi-erdian. Ertzainak Alamedatik zetozela ikusita, arreba zer edo zer hondartza aldera mugitzea erabaki genuen bertan geundenok. Itsasaurre inguruan furgoi piloa agertzen hasi zirenean, momentua heldu zela ikusi genuen, bai ala bai.
Zelakoak izan ziren azken orduak? Itsasaurre ingurutik etorri ziren, eta lehenengo eta behin, egiten ari ginena legez kanpokoa zela adierazi ziguten. Urtza atxilotzera zetozela-eta zubia eta inguruak husten hasteko agindu ziguten. Hala ere, jendeak, aurretik erabaki moduan, bertan jarraitu zuen, Urtza babesteko. Gure aldetik mugimendurik ez zutenean ikusi, banaka-banaka jendea ateratzen hasi ziren. Ertzainak zubiaren erdialdera hurbildu ahala, tentsio uneak gero eta biziagoak ziren. Momentu horretan jasotako irudiak gogorrak ziren. Ertzaintzak zelan jokatu zuela uste duzu? Ni nengoen lekutik ikusi ahal izan nuenaren arabera, pare bat ertzain euren beharra egiten ari ziren. Euren lana da, eta jendea ateratzera etorri ziren. Modu batera edo bestera, egin egin behar zuten. Euretariko bat, asko jota bi, jarrera onagaz ikusten ziren. “Askatu zaitez, mina emango dizut eta”, esan zuten. Beste bi edo hiru, ostera, jendearen hanken gainean saltoka, neskei ileetatik tira egiten… ibili ziren. Edozer ikus zitekeen. Jendea jipoitzeko egoeraz baliatzen ari zirela ematen zuen, niri behintzat hori iruditu zitzaidan. Eta zuregana heldu zirenean, zer gertatu zen? Urduritasuna bat-batean joan zitzaidan. Hobeto esanda, non nengoen ere ez nekien. Ahal nuenari gogor heldu nion. Egia esan, gauza batzuekin ez naiz ondo gogoratzen. Urduritasunak gehiago egin zidan, eta ahal nuenari heltzen saiatzen nintzen. Ni lotzen saiatu zireneko tartea oso luzea egin zitzaidan. Nik ere ez nuen nahi lotzea, eta ahalik eta gehien iraun nahi nuen zubian. Geldik egoteko, eskuetan bridak ipini zizkidaten eta haiek estutu nahian ibili ziren, baina ez nintzen geldik paratzen. Besteak beste, geldiarazteko, ertzainetako bat belarri atzeetatik bultzaka hasi zen eta beste batek izter gainean presioa egin zidan. Azkenean, mina ezin jasanda, gelditu egin behar izan nintzen. Belarri atzeetatik eta sudurretik odoletan nengoen.
Ni zubitik askatzeko, ertzainetako bat belarri atzeetatik bultzaka hasi zen eta beste batek izter gainean presioa egin zidan
Zubitik atera zintuztenean, zer pasatu zen? Kabia taberna parean atestatu furgoi bat zegoen eta hara eraman ninduten. Egia esan, ez dakit bertan zenbat denbora eduki ninduten, baina luze joan zitzaidan. Taberna kanpoko mahaietako baten gainean etzanda eduki ninduten. Eta bien bitartean, medikuren batek artatu al zintuen? Ez. Beraiek identifikatzeko eskatzen zidaten bitartean, nik odoletan jarraitzen nuen. Ertzainetxera eramaten baninduten, hantxe identifikatuko nintzela esaten nien. Handik eta hemendik, arakatu egin ninduten eta karneta aurkitu zuten. Handik gutxira, nortasun agiria bueltan eman, eta joateko baimena eman zidaten. Tarte horretan atxilotu zuten Urtza? Bai, askatu nindutenerako, arreba eramanda zuten. Egia esan, pena handia eman zidan. Hala ere, eraman zuten moduan ikusita, beharbada, hobeto izan zen ez ikustea. Zaballako kartzelan ikusi zinetenean, zer zioen Urtzak? Bera oso pozik zegoen. Lortu nahi zena «luze lortu zela» nabarmendu zuen. Bestalde, zubi harresiaren inguruan egon diren auzipetutako bat izan zara. Denetara zenbat izan zarete? Bost gara; bi ondarrutar, Munibarko bat eta bi donostiar. Zein zigor eskari egin dizuete? Donostiarrek beste abokatu bat daukate, eta ez dugu haien berri askorik. Baina niri, esaterako, bi urteko kartzela zigorra eta 2800 euroko isuna jarri didate. Beste ondarrutarrari, ertzain bati listua botatzearren, 600 euroko isuna ipini diote, eta Munitibarkoari, bi urteko kartzela zigorraz gain, 2000 euro inguruko isuna ere eskatzen diote.
Dirudienez, bi ertzain erasotu nituen. Euren esanetan, bati belaunean ostikada eman nion. Eta zubiko barandari helduta nengoela, askatu nahi ninduenari sorbaldako tendoia eten izana egozten didate.
Horretarako, zertan oinarritzen dira? Dirudienez, bi ertzain erasotu nituen. Euren esanetan, bati belaunean ostikada eman nion. Eta zubiko barandari helduta nengoela, askatu nahi ninduenari sorbaldako tendoia eten izana egozten didate.