“Zorionak, 12.000 saski inguru eta 151.000 euro euskalgintzarako”. Adierazpen horiekin eman du jakitera Errigorak udazkeneko Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren emaitzak. Lea-Artibain eta Mutrikun 487 saski saldu dira.
Lekeition saldu dira saski gehien, 222. Atzetik geratu dira Ondarroa (77), Mutriku (73), Aulesti (50), Markina-Xemein (35), Ziortza-Bolibar (16) eta Etxebarria (14).
Errigorako aurreko kanpainako saskia.
Halaber, Errigorako kideek herrigintzan sinisten duten komunikabideei eskerrak eman nahi izan dizkie. “Zer litzateke herrigintzan sinesten duen komunikabiderik gabe…Eskerrik asko”.