Ion Iñaki Artetxe –gidoia– eta Kaiet Bengoetxea –marrazkiak eta kolorea– ondarrutarrek egin dute komiki berria. Bi horiek, baina, beste bi herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete. “Nekane Akarregiri –maketazioa– eta Fernando Agirreri –Latinarekin eskainiko aholkularitzagatik–”.
52 orrialdeko komiki berria Globhosondo Sortako 4. zenbakia moduan izendatu dute egileek. Halaber, argitalpeneko komikiak
Berria egunkariko haurrei zuzendutako
Mantangorri gehigarrian argitaratu zirela gaineratu dute. Komikia 6 eurotan dago salgai.
Horretaz guztiaz gain, Luterl taldeko komikigile eta komiki zaleak Getxon urtero egiten den komiki azokan egongo dira aurten ere. Azaroaren 21etik 23ra egingo da azoka (
Getxoko XIII. Komiki Azoka). Eta Luterl taldeak erakusmahaia edukiko du bertan. “Komiki berria han ere egongo da salgai”, aurreratu dute.