Mijoa industrialdean egingo den eraldaketa gunea eta enpresa haztegia finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten aurreko astean Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Proiektua aurrera ateratzeko, guztira, 500.461 euroko diru laguntza jasoko du udalak, eta, gunea bera Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debemenek kudeatuko dute.
Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatearen iritziz, aldundiaren laguntza edukitzea «erabakigarria» da. «Inbertsio garrantzitsua egin nahi da herrian, eta hau oso pozgarria da udalarentzat zein herritarrentzat».
Deba Bailararako industrialdeari esker, Mijoako gune berria 10-15 urte inguruan erabiltzeko aukera izango du Mutrikuko udalak “kostu gehigirik gabe”
Gune berriaren lanak noiz hasiko diren ezin da zehaztu, oraindik ere proiektua idazten ari dira eta. Hala ere, alkateak azaldu duenez, Mijoako gunea 10-15 urte inguruan erabiltzeko aukera izango du udalak «kostu gehiegirik gabe».
Mijoan erabilgarri egon den espazioa, gainera, Deba Bailarako industrialdeari esker izango dutela jakinarazi du alkateak.
Ezkerretik eskumara, Juan Angel Balbas, Pedro Iturbe, Joseba Palenzuela, Koldo Lizarralde eta Agurtzane Etxaniz
Eremu berriari dagokionez, lehen eta hirugarren sektoreak uztartuko dituen tokia izango da Mijoakoa, eta bertan «ekintzailetasuna bultzatu eta enplegua sortuko» direla nabarmendu zuen Pedro Iturbe Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapen zuzendariak. Eraldatze gune berria, gainera, publikoa eta herritar guztiei irekita egongo dela gaineratu du Iturbek. «Baldintzak betetzen dituzten guztientzat zabalik egongo da, bai eta bizkaitarrentzat ere».
Lerro beretik, gune berria «lehen sektorearen eta nekaritzaren aldeko urrats handi bat izatea» nahiko lukeetela adierazi du Agurtzane Etxaniz Debemeneko zuzendariak. Horrekin lotuta, gune berrian itsaskiak eta esnekiak eraldatuko direla argitu du Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendariak.
Ezkerretik eskumara, Juan Angel Balbas, Joseba Palenzuela, Koldo Lizarralde, Agurtzane Etxaniz eta Pedro Iturbe
Eraldatze guneaz gain, enpresa haztegia ere bertan kokatuko dela ohartarazi du alkateak. «Proiektu honen beste helburuetako bat ekintzailetasunari bultzada ematea da. Orain arte hainbat programa ipini dira martxan. Azkenaldian 11 enpresa berri jarri dira martxan».
Juan Angel Balbas Debegesako zuzendariak ere ekintzailetasuna sustatu beharra dagoela berretsi du. «Debegesatik eskualde berritzailea eta ekintzailea izateko apustua egiten dugu». Horretarako, 82.000 euro bideratuko dira Debegesaren bitartez.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.