Itziar Garalde artista ondarrutarra Nikaraguan Managua hiriburuan bizi da urte askoan. Orain, ondarrutarraren lanak, Managuan hilaren 8an ikusgai jarriko duten
Lienzos, humedales y raices izeneko erakusketan ipiniko dituzte,
Elisabeth Krautwig, Augusto Silva eta Tito Chamorro margolarien lanekin batera. “Nikaraguan ere ondarrutarrak arte munduan lanean gabiltza”, dio Garaldek.
Besteak beste, erakusketan Nikaragauako bizimodua irudikatuko dute artistek. Erakusketa Pablo Antoion Cuadra kulturguneko museoan egongo da ikusgai, maiatzaren 18ra arte.
Guztira 40 lan bilduko dira erakusketan. Eta egurrez egindako eskulturekin batera, akuarelekin, oihal gainean, zuhaitzen enborrean eta beste hainbat euskarritan egindako lanak egongo dira ikusgai.
Irudi asko
Euskarri horietan guztietan, Nikaraguako etxebizitzak, paisaiak, herritarrak eta bestelakoak agertzen dira. «Nikaraguako herritarrek duten bizimodu ezberdinak eta euren jatorria irudikatu nahi dira erakusketagaz», azaldu dute Hispamer museoko arduradunek.
Erakusketa doan ikusi ahalko da.

‘Atardecer en el Bluff’ margolana.