Igorren hasiko da 24. Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa
Txapelketaren aurkezpena gaur [otsailak 16] egin da, Bilboko BBK Salan. Besteak beste, ondokoek parte hartu dute aurkezpenean: Ixone Zubieta BBKko Gizarte Kultura arduraduna, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale elkarteko ordezkaria, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritzaren arduraduna eta Jone Uria azken Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistarik gazteena.
Saioak eta sailkapena
Markina-Xemeinen, esaterako, martxoaren 1ean jokatuko da sailkapena, Lea-Artibai Ikastetxean (4. kanporaketa). Horretan, Lea-Artibaiko taldea Hego Uribe taldearekin neurtuko da.
1992an hasitako txapelketa
BBK-k antolatuta, 1992. urtean egin zen lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa. Funtsean, txapelketak euskal kulturaren ahozko adierazpenik sustraituenetariko bat gazteen artean sustatzea zuen helburu.