Ezker Abertzaleak deituta, euskal presoak dauden Espainiako eta Portugalgo espetxe guztietara egin dituzte martxak gaur [otsailak 20], Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean.
Ekintzagaz, presoen sakabanaketa politika amaitzeko “asmo sendoa” adierazi nahi izan du Ezker Abertzaleak. Sakabanaketarekin amaitzeko eskatzeaz gain, larriki gaixorik dauden presoak askatzeko ere eskatu dute herritarrek espetxeen kanpoan egindako protestetan.
Lea-Artibaiko herritarrak, esaterako, Alcala-Mecora joan dira.
Bestalde, mutrikuarrak, Debabarreneko gainerako herritarrekin batera, Logroñora joan dira. “Ez dugu poliziarekin arazorik izan. Iritsi ostean ekitaldi xume bat egin dugu”, adierazi du Debabarreneko ordezkariak. Ekitaldia adarra eta txalaparta joaz hasi dute, eta ondoren, Jon Kirru Iparragirre Ibon Iparragirre presoaren anaiak Deabruak Teilatuetan taldearen Zuentzat eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak kantak jo ditu. Ondoren Unai Larreategi eta Jone Salinasek irakurketa politikoa egin dute. Kalejira txiki bat egin ostean, “euskal presoak etxera” oihu eginez amaitu dute protesta. “Espetxe barrutik, patio eta zelda leihoetatik, oihu egin dute presoek ere”.
Granadako Alboloten eta Algeciraseko espetxean egindako martxak ere ikusgai daude galerian.
Espetxeetarako martxak eta horietan egindako protestak, hain zuzen ere, Ezker Abertzalea egiten ari den Abian eztabaida prozesuaren barruan daude kokatuta.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.