19. Zapato Azule ospatuko dute zapatuan [ekainak 25] Ondarroan. Eta beste behin ere, jaiak jendetza erakarriko du. Radixu Irratikoek egitaraua zabaldu dute: “Aurten be ez daixe
- 23:45. Mendiz-mendiko Dinamartxara doazenak Itsasaurreko geltokitik aterako dira autobusean BARIKUAN, Tolosarantz.
- 01:00. Tolosatik aterako da Dinamartxa oinez, Ondarroarantz.
- 07:00. Dinamartxan bizikletan doazenak Itsasaurreko geltokitik aterako dira autobusean, Tolosarantz.
- 09:00. Tolosako kiroldegitik aterako da Dinamartxa bizikletaz, Ondarroarantz.
- 10:00. Dinamartxa igerian (4 kilometro): Mutrikuko Burumendi hondartzatik Ondarroako Arrigorri hondartzara.
- 11:00. Puzgarriak umeentzat, Itsasaurre plazan. (Arnasa+Radixu)
- 11:00. Euskal Herriko Kamiseta Azokak ateak irekiko ditu, Latxanbre plazan.
- 11:30-12:00. Dinamartxa igerian egiten dutenak Ondarroako Arrigorri hondartzara helduko dira.
- 12:00. Alaiko balkoitik ahozko bolanderak Manuelen konture. Txosnen irekiera Alde Zaharrean: taloak eta edariak.
- 12:05. Ttek elektrotxaranga kalekurutzean hasi eta herritik bueltaka.
- 12:30. Ondarroako txistulariak, kalerik kale.
- 13:00. Faltaten dizenak gogun hartute Kalekutzeko eskaileretan.
- 13:30. San Pedro txurrutik aterako dira Kresalako banda eta Artelango erraldoiak Alde Zaharrera.
- 14:00. Dinamartxen ailegaera. Ongietorria Alaiko balkoitik irrintzilariekin, Kresalako bandak lagunduta.
- Ondoren, Radixu Irratiaren pregoia eta ikurriñaren igoera.
- 14:15. Bertsolariak Alain: Botx eta Arri, eta Bertso Eskolako bertsolariak.
- 14:45. Kamiseta azokako irabazleei sari banaketa, Alaiko balkoitik+ Cantabricok oparitutako bazkariaren zozketa.
- 15:00. Euskal Herriko Kamiseta Azoka itxi.
- 15:15. Bazkaltzeaaaaaa! Ahaldabenak ahal daben parajeeeeaaaaaaaaa!
- 18:00. Umeen jolasak, sokatira, eta trikitixaxaxa. (Txirrimorraski ODLT) 19:00. Karamelo jaurtiketa.
- 19:15. Ttek elektrotxaranga kalekurutzean hasi eta herritik bueltaka.
- 19:30. Gaiteroen kalejira.
- 20:00. Kalekutzean, Txo! Antzerki Kolektiboaren sketch-a aurtengo omenduari.
- 20:30. Plaza Gañean erromeria: Banakotik Larrain Dantzara.
- 21:00. Txosnak zabalduko dira Plazamusikan: Herriko gazteek, Barnetegixe eta Zubi Zahar Ikastola.
- 21:05. GOZO-GOZO Erromeria Plazan
- 21:15. Eskerrik asko Ondarru! Zuek baik hau danau ez zan posible ixango! Sesierraerxiringito eta geu be parranda guz!
- ???. TRIKOMA BANDA kontzertua Plazamusikan
- 23:00etatik aurrera. DJ Gaua Noya tabernan: Dj Nico (Donosti) eta Dj Kol (Koldo Azpiazu, Ondarroa)
- ???. INGO AL DEU Erromeria Plazamusikan
- Agur-agur, matxe-matxe eta datorren urte arte!
19. Zapato Azuleko egitaraua.