Atzo gauean [urriak 21] banatu ziren 39. Euskal Zine Bileraren sariak. Amaiera ekitaldi jendetsua eta hunkigarria izan zen;
Kontxu Odriozola, euskal aktorea izandakoa berriz ere gogoratu zuten, eta hainbat aurpegi ezagun bildu ziren bertan, Euskal Telebistako zuzendaria Edu Barinaga, Donostiako zinemaldiko zuzendaria Jose Luis Rebordinos eta Tessa Andonegi, Sara Cozar eta Asier Hormaza aktoreak, besteak beste.
Natxo Leuza film onenaren saria eta Ekoizpen onenaren saria esku artean dituela sari banaketaren amaieran. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Natxo Leuzaren
N ?Diawaldy Bouly lanak eraman zuen profesional mailako film onenaren saria, amateuretan, berriz, Koldo Garcia eta Maite Bidarten
Karta Astrala saritu du 39. Euskal Zine Bilerak.
Ekoizpen onenaren saria ere eraman zuen Leuzak eta adierazi zuenez, irabazitako diru guztia, bere filmeko protagonistentzako izango da, “Mauritaniako herri bateko bizilagunentzako”.
Bigarren sari bat lortu zuen bai eta ere, Koldo Garcia eta Maite Bidarteren
Karta Astralak. Amateur mailako Gidoi saria eskuratu zuten.
Koldo Garcia eta Maite Bidarte amateur mailako film onenaren saria hartzen. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Sariak. Koldo Goitia Lekeitioko alkateak eman zituen film onenaren sariak. 1.300 euro eta urrezko antzarra eraman zituzten Maite Bidartek eta Koldo Garciak; 1.900 euro eta urrezko antzarra, berriz, Natxo Leuzak.